Montevideo, Uruguai. Ekitaldia Uruguaiko Errepublikako Unibertsitateko Humanitate Fakultatean izan zen, bertako Atzerriko Hizkuntzen Zentroa antolatzaile. Bateko eta besteko hizkuntza eta kultura elkarri hurbiltzea helburu duen hotzordu honek kultura multzo bateko ordezkariak bildu zituen, tartean Montevideon euskara eta euskal kultura zabaltzen dituen elkarteetako bat den Aldaxka Kultur Biltzarra.
Mota askotako proposamenak eskaini zizkieten Aldaxka taldeko lagunek Fakultatean bildutako ikasleei eta publikoari, besteak beste euskal abizenei buruzko informazioa, euskal orrazkeren erakusketa bat eta pintxo dastaketa.
Euskara klase ireki bat ere eskaini zen, Leonat Egiazabal irakasle uruguaitarraren eskutik.
Ekitaldiko argazki gehiago, hemen.