euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideok eta Durangok senidetze prozesuari ekin diote eta irailaren amaieran sinatuko dute akordioa

2022/08/04

Durangok eta Montevideok lankidetza-hitzarmena sinatu dute, beren lotura historiko eta kulturalengatik
Durangok eta Montevideok lankidetza-hitzarmena sinatu dute, beren lotura historiko eta kulturalengatik

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Durangoko Udalak (Bizkaia) eta Montevideoko Departamentu Batzarrak, Uruguaiko hiriburuko organo legegileak, senidetze prozesu bat hastea erabaki dute, bi herriak lotzen dituzten lotura historiko eta kulturaletan oinarrituta eta etorkizuneko trukeei begira. Lan handia egin ondoren, joan den ekainaren amaieran, bi udaleko osoko bilkuretan, lankidetza-proposamena onartu dute. Ideia 2019an sortu zen, Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxearen bitartekaritzari esker. Eta aurtengo irailaren amaieran haintzat hartuko dute akordioa, Sofia Espillar Montevideoko Departamentuko Batzordeko presidenteak Durangora egingo duen bisitan.

Historiak bi herriak lotzen ditu, 1724an Bruno Mauricio de Zabala durangarrak Montevideo hiria sortu baitzuen. Gaur egun, hiriko erdigunean, katedraletik eta Konstituzio Plazatik oso gertu, Zabala plaza dago, eta bertan dago bere monumentua, Durango izeneko ingurabide batek inguratzen duena. Mugarri historikoaz harago, nabarmentzekoa da migrazio-mugimenduen ondorioz euskaldunek Montevideon izan duten presentzia eta eragina. Horregatik, bi herrien hurbilketa modu naturalean gertatu da.


Durangoko alkate Ima Garrastatxuren agurra Montevideoko biztanle eta ordezkariei

Senidetzearen helburua lan-esparru bat garatzea da, lankidetzarako aukera desberdinak aurkitzeko, eremu kulturaletan ardaztuz. Hala azaldu dute proiektuaren arduradunek: alde batetik, kulturaren eta artearen alorretan esperientziak trukatzea eta proiektuak eraikitzea erraztuko duten lan-inguruneak sortzea sustatuko dute, eta bestetik Durango eta Montevideoren arteko elkarrekiko ezagutza bultzatuko dute, ondare historiko eta kulturalen, migrazioaren ondarearen eta biztanleen arteko topaketaren bidez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia