euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideo, Posadas eta Buenos Aires ondotik, Santa Fen eta Paranan kantatuko du asteburuan Joseba Gotzonek

2019/10/03

Joseba Gotzon Posadasko Herri Liburutegian
Joseba Gotzon Posadasko Herri Liburutegian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Aurrera segitzen du Joseba Gotzon euskal kantaria egungo bere bira latinoamerikarrean. Urri hasi berri honetan bi emanaldi geratzen zaizkio Argentinan, hala nola larunbatean, urriaren 5ean, Santa Fe hiriko DEMOS Kultur Gunean eskainiko du kontzertua. Eta biharamunean, igandean, Paranan bukatuko du itzulia, hiriko Urrundik Euskal Elkarteak antolatutako Euskal Dantza Jaialdian. Emanaldia, iluntzeko 8:30etan izango da, 3 de Febrero Antzokian.

Gogora dezagun Uruguaiko hiriburuan hasi zuela Joseba Gotzonek 2019ko bere oraingo bira hegoamerikarra. Kontzertua Goes Kultur Gunean izan zen eta eta sorpresa polit bat zeukan prestatuta emanadlirako: abestietako bat Noel Abellarekin, bertako biolontxelista eta euskara ikasle euskal uruguaitarrekin jo zuen.

Uruguaiko zatia bukatuta, Argentina iparraldera aldatu zen, Posadas Misiones probintziako hiriburura hain zuzen, bertako Euskal Jatorri Euskal Etxearekin batera antolatutako kontzertua eskaintzeko. Lehendabiziko aldia zeukan musikariak Posadasen eta Euskal Etxetik EuskalKultura.eus-i adierazi zaionez, jende ugari bertaratu zen Herriko Liburutegira kontzertua entzutera, eta errezitalaren ondoren brindisa partekatu zuen konpositoreak bildutakoekin (argazkiak, hemen).

Birarekin jarraituz, Buenos Aires hiriburuko La Biblioteca kafetegian jo zuen, oraingoan Mariano Manzanelli piano jotzailea lagun. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia