euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskal Herria hortik harat' filmak harrera ona izan du Quebeceko EEan; ostiralean berriz izango da ikusgai

2011/03/15

'Euskal Herria hortik hara' dokumentalaren emanaldiak Quebec-eko euskaldunen jakinmina piztu zuen (argazkia QuebecEE)
'Euskal Herria hortik hara' dokumentalaren emanaldiak Quebec-eko euskaldunen jakinmina piztu zuen (argazkia QuebecEE)

PUBLIZITATEA

Quebeceko Euskaldunak elkartean 'Euskal Herria hortik harat', Amerikako euskal diasporari buruzko dokumentala, izan zen ikusgai joan den ostiralean. Harrera hain izan zen ona, ostiral honetan beste saio berri bat egingo dutela. Lanez lepo dihardute egunotan quebectar elkartean, eta datorren martxoaren 20ean Aberri Eguneko jaia egingo dute. Gainera, irailerako 15. urteurreneko ospakizunak ari dira prestatzen, Euskal Herritik etorritako musikariekin eta hamaika ezusterekin.

Montreal, Quebec. Quebec-eko Euskal Etxeko Adelaide Daraspe lagunak elkartearen azken jardueren berri eman digu, joan den ostiraleko dokumental emankizunaren arrakasta azpimarratuz. Marina Tellechea, Antton Lannes eta Haitz Aldana dira filmearen egileak eta Ameriketako euskal diasporaren egoera aztertzen dute bertan, Quebec-en hasi eta Buenos Airesen bukatzen den bidaiaren bitartez. Quebec-eko euskal etxeko hainbat kide ere elkarrizketatu zituzten grabazioan, eta iragan ostiralean elkarteko lagunak han ziren emaitza ikusteko irrikitan.

'Filma eta gero elgarrizketatxo bat antolatu dugu eta Quebec eko euskaldunek galdera batzu zituzten Haitz, Antton eta Marinarentzat. Horregatik e-mailez bidaltzeko proposatu diet eta nik gero sintesia egin eta kide guztien komentarioak eta galderak bidaliko dizkiet", azaltzen du Adelaidek. "Horrez gain, filma horrek arrakasta handia izan duenez kide eta etorri quebekar artean... bigarren proiekzio bat egiteko erabakia hartu dugu, heldu den ostiralean". Emanaldia martxoaren 18an, 19:00tan, izango da Euskal Etxean (429 rue Viger est, 2e étage). 

Aberri Eguna eta 15. urteurrena

Horrez gain, euskal elkartea Aberri Eguneko ospakizunak ari da prestatzen jada, izan ere, goiz ospatuko dute quebectarrek: martxoareko 20ean. Hitzordua Saint-Jean de Mathako herri aretoan egingo dute (2700 rue Allard, Montreal), eguerdian. Egitaraua honakoa izango da: bazkaria 13:00tan eta ondoren dantza, kantu, sokatira, mus eta bestelako denborapasa eta ezustekoak. 

Elkartearen berri gehiago Euskaldunak-en webgunean, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia