euskal diaspora eta kultura
2012/09/14
PUBLIZITATEA
Concepcion del Uruguay, Argentina. Lucia Arcelus presidentea eta zuzendaritzako kide Carlos Izaguirre izan ziren Ibai Txori Euskal Etxearen ordezkariak Mondragon Unibertsitateak eta UNER-ek sinatu zuten lankidetza akordioaren aurkezpenean. Unibertsitate argentinarrak Uruguai eta Argentina bereizten dituen Uruguai ibaiaren ertzean kokatzen den Concepcion del Uruguay hiri honetan duen egoitzan egin zen ekitaldia.
Mondragon Unibertsitatearen ordezkari Luxio Ugarte, Nazioarteko Koordinatzailea, izan zen. Ugartek Entre Rios probintzia osoan euskaldunen ondorengo asko bizi direla azpimarratu eta "Euskal Herrian baino euskaldun gehiago dago hemen" esan zuen, eta probintziaren historia kooperatibista goraipatu zuen. Entre Rios, Argentinako kooperatibismoaren sorgunea da eta, Ugarteren esanetan, historia hori dela eta, Mondragon Unibertsitateak irakatsi baino esan daiteke asko ikasiko duela lankidetza honi esker. Mondragon Unibertsitateak eta UNER-ek ikerkuntzan lankidetza sustatuko dute eta ikasle eta irakasle trukeak egingo dituzte (bestalde, probintziako Sunchales herria eta Arrasate hiri senidetuak dira, izan ere biek kooperatibismoarekin daukaten harremana tarteko).
UNERen ordezkari gisa, Jorge Gerard errektorea izan zen ekitaldiko buru. UNERek bideo hau atera du lankidetza-hitzarmenaren berri emanez:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus