Donostia-San Sebastián. "Moluca uharteetaraino eta haratago, Elkano eta lehen globalizazioaren inguruko begirada anitzak" da ostegun honetan, urriaren 19an, 19:00etan, Donostiako Euskal Itsas Museoan aurkeztuko den liburuaren izenburua. Alvaro Aragón, Óscar Álvarez Gila eta Alberto Angulo direla editore, liburua historialari, soziologo, antropologo eta hezitzaileen arteko solasaldi aberasgarri gisa planteatu da eta ez dator eztabaidak ixtera, galdera berriak sortzera baizik, adierazi dute editoreek,
Lau atal nagusi dauzka: lehenengoa, globalizazioari buruzko perspektiba eta interpretazioei buruz; bigarrena, prozesu horretan Portugal edo Gaztelak izan zuten paperari buruz; hirugarrena, Euskal Herriak izandako partehartzeari buruz; eta, azkenik, nola azaldu da eta, hemendik aurrera, historiaren didaktikatik Globalizazioa nola azaldu behar den. Parte hartzea doan da, eta hemen erregistra zaitezke.
Segitu online
Ekitaldira bertaratzeko gonbitea EHUko Euskal Herria, Europa eta Amerika. Lotura eta Harreman Atlantiarrak Euskal Unibertsitate Sistemaren Ikerketa Talde Kontsolidatuak luzatu du. Partaide izango dira aurkezpenean Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Goizane Álvarez Irijoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua, Manuel Chust, Silex argitaletxeko Ultramar bildumako zuzendaria, eta hiru editoreak, EHUko Alberto Angulo Morales (Aro Berriko Historia Saila), Óscar Álvarez Gila (Amerikako Historia Saila) eta Álvaro Aragón Ruano (Aro Berriko Historia Saila).
Ekitaldia online segitu ahal izango da zuzenean, esteka honen bidez.