euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mitzuli, zure mugikorra itzultzaile automatiko bihurtzen duen doako aplikazio berria

2015/05/22

Mitzuli app itzultzailearen webguneko irudia
Mitzuli app itzultzailearen webguneko irudia

PUBLIZITATEA

Zenbatetan nahi izan diozu norbaiti galdetu hitz bat euskaraz nola esan, baina ez zenuen inor eskura? Edo euskal hitz batek zer esan nahi duen jakin? Orain, zure sakelekoak emango dizu erantzuna, Mitzuli aplikazio berriari esker. IXA taldeko Mikel Artetxe garatzaileak sortu du Android smartphonentzako, eta doakoa da.

Donostia-San Sebastián. Mitzuli aplikazioa 50 hizkuntzen arteko itzulpenak mugikorrarekin, era erraz eta azkarrean egiteko aukera ematen du. Aplikazioa doakoa da, Android sistemako mugikorrentzako sortua da eta Google Play dendan dago eskuragarri.

Itzulpenak hiru eratara egin daitezke: 

1.- Testua idatzi pantailan eta itzulpen hizkuntza aukeratu.

2.-Ahotsarekin: itzuli nahi duzun hitza edo esaldia esan, aukeratu itzulpen hizkuntza, eta kitto!

3.- Argazki batekin: adibidez, kartel bat edo menu bat itzuli nahi baduzu, ateraiozu argazkia eta aukeratu itzulpen hizkuntza. Sistemak testua irakurri eta itzuli egingo du.

Horrez gain, aplikazioak beste funtzio bat ere badu: hitz bat hizkuntza jakin batean nola esaten den ez badakizu, aplikazioan idatzi eta telefonoak ahoskatuko dizu.

Mitzulik afrikaansa, aragoiera, asturiera, daniera, errumaniera, esperantoa, euskara, frantsesa, galiziera, gaztelania, hindia, indonesiera, ingelesa, italiera, katalana, kroaziera, malaysiera, nederlandera, okzitaniera, portugesa, suediera eta urduarekin egiten du lan, besteak beste.

Mitzuli Interneterako konexiorik gabe ere lan egiteko gai da, eta, beste itzultzaile batzuek ez bezala, offline moduak onlineko moduaren kalitate berbera eskaintzen du, eta kamera bidezko sarrera bezalako ezaugarri aurreratuak ere eskuragarri daude, garatzaileek agertu dutenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia