euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Misionesko Euskal Jatorri Euskal Etxeak eta Posadasko Herri Liburutegiak Euskal Zinema Ziklo bat abiatuko dute

2023/09/04

Ezkerrean, zinema zikloko bannerra. Eta Euskal Jatorriko Ocampo lehendakaria Arantxa Anitua (erdian) eta Sara Pagolarekin (eskuinean)
Ezkerrean, zinema zikloko bannerra. Eta Euskal Jatorriko Ocampo lehendakaria Arantxa Anitua (erdian) eta Sara Pagolarekin (eskuinean)

PUBLIZITATEA

Posadas, Argentina. Misiones probintzia hiriburuko Euskal Jatorri Euskal Etxeak eta Posadasko Herri Liburutegiak Euskal Zine Zikloa inauguratuko dute gaur, astelehena, hiru izango direla pantailaratuko diren izenburuak, euskal zinemagile edo aktoreenak, euskal gaikoak edo Euskal Herria zelanbait ukitzen dutenak. Iraileko datozen hiru asteetan emango dira, gaur hasita astelehenero, proiektuan lankide direla Euskal Jatorri Euskal Etxea eta Posadasko Herri Liburutegiko Zinekluba.

Saioetako lehenak, Jabi Elortegiren 'El Vasco' (2022) filma eskainiko du gaur irailaren 4an, 20:30etan. Azpimarratzekoa, filma Cordoba eta Mendoza probintzia argentinarretan eta Euskal Herrian filmatutako euskal-argentinar koprodukzio bat dela, eta bertan euskal etxeetako egiazko bazkide eta lagunak, eta dantza taldeetako kideak ikus daitezkeela estra moduan, Villa Mariako Euzko Etxea eta Mendozako Denak Bat lankide izan zituenez.

Irailaren 11n, Emilio Martínez-Lazaroren '8 apellidos vascos' (2014) proiektatuko da, euskaldunekin zerikusia duten topikoekin jolasten duen umorezko filma. Zikloa irailaren 17an amaituko da, Alejandro Amenabarren 'Mientras dure la guerra'rekin (2019), 1936an girotua, Franco generalaren altxamendu militarraren urtea, Miguel de Unamuno filosofo bilbotarra (Elejalde karrak interpretatua), hasieran matxinatuei babesa emanez, eta horrek Errepublikak Salamancako Unibertsitateko biziarteko errektore kargutik kentzea berehala ekarririk.

Bisita Buenos Airesera

Hiriburu misionestarrari loturik ere, esan dezagun Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxeko lehendakari berria, Fernando Ocampo Etorena, hiriburu federalean izana dela joan den astean. CABAn Sara Pagola Euskadiren Argentinarako ordezkariarekin bildu zen, baita eta Arantxa Anitua FEVAko lehendakariarekin ere, eta besteak beste Euskal Jatorrik abuztuaren 8an Ruta de la Yerba Mate elkartearekin sinatu berri duen akordioaren berri eman zien, galdera batzuk sortu baititu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia