euskal diaspora eta kultura
2010/09/13
PUBLIZITATEA
Posadas, Argentina. Posadas hiriko Euskal Jatorri elkarteak, Misiones probintzian, harro eman digu Oberako Immigranteen Eguneko desfilean izan zuen partehartzearen berri. Joan den irailaren 4ean izan zen desfilea, Argentinan ospatzen den Immigranteen Jai Nazionaleko ekitaldien barruan.
Euskal Jatorrik azpimarratzen duenez aurten lehen aldiz ikurrina jaialdiko eskenatoki nagusian izan zen taulagainean, eskualde honetako beste gizataldeetako banderen artean. Luis Norberto Polasek Vizcaychipi bazkidea izan zen elkarteko banderaria eta berak eraman zuen euskal elkartearen ikurra herriko kaleetan barna.
[Euskal Jatorri elkarteko ordezkariak ikurrinarekin taulagainean 2010eko Oberako Immigranteen jaian (argazkia EuskalJatorriEE)]
[Luis Norberto Polasek Vizcaychipi, Euskal Jatorriko banderaria, elkarteko beste kide batzuekin Oberako 2010ko Immigranteen Jaian (argazkia EuskalJatorriEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus