euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Misiones probintziako Euskal Jatorri euskal etxearen 10. Urteurrenean, dantzak, omenaldiak eta solidaritatea

2015/09/17

Posadaseko Euskal Jatorri-ren 10. Urteurrenean fundatzaileak izan ziren sarituak
Posadaseko Euskal Jatorri-ren 10. Urteurrenean fundatzaileak izan ziren sarituak

PUBLIZITATEA

Meza eta zeremonia batekin ospatu zuen Posadas hiriko Euskal Jatorri euskal etxeak bere lehenengo hamarkada. Ospakizunean erakundeko garai guztietako kideak bildu ziren eta oroigarriak eskuratu zitzaizkien fundatzaile eta Joaquin Basconcel eta Marta Sarasola lehendakari ohiei.

Posadas, Argentina. Joan den irailaren 12an burutu zuen bere 10. Urteurreneko ospakizun programa Euskal Jatorri euskal etxeak. Ekintzak iluntzean hasi ziren Beatos Martires Parrokian, Ignacio Tomas Villar Iturriaga apaiza bizkaitarrak eskainitako meza batekin.

Horren ostean, hiriko Elkarte Italiarreko instalazioetan bildu ziren euskal etxeko kide eta lagunak Ohorezko Ardoa partekatzeko. Zeremonian hogeita hamar kide fundatzaileri diploma bana eskuratu zieten zuzendari batzordeko arduradunek instituzioaren sorrerarekiko haien engaiamendua saritze aldera. Omenaldiaren baitan euskal etxeko lehendakari izandako Joaquin Basconcelek eta Marta Sarasolak plaka oroigarriak jaso zituzten.

Euskal dantzen presentzia bermatzeko, Mariangeles Rosciani eta Mauro Matheu dantzariek bi koreografia eskaini zizkieten bildutakoei; jende ugari elkartu zen euskal gizataldea laguntzeko, tartean, Elkarte Italiarreko agintariak, Roque Perez Logiako ordezkariak eta Ekologia Ministerioko zuzendariak. Aipatzekoa da gonbidatuen artean egindako diru-bilketa bati esker, telebista bat emango diola dohaintzan euskal etxeak hiriko Ospitale Pediatrikoari.

Gogora dezagun Posadaseko Euskal Jatorri euskal etxeak 2008an jaso zuela Eusko Jaurlaritzaren ofizialtasuna eta 2010ean sartu zela FEVAra kide gisa. Hamar urte hauetan, hainbat aktibitate egin eta bultzatu ditu erakundeak hiri eta eskualdean euskal kultura zabaltzeko. Urtero hartzen du parte erakundeak Gizataldeen Festetan eta urtero ere Euskal Zine Zikloa antolatzen du, Ziklo Ibiltariaren arduraduna den Carlos Gabilondoren eskutik. Bere Facebook Centro Vasco Misiones izeneko kontutik Euskal Herriko berriak eta berri bitxiak ere hedatzen ditu euskal etxeak kontaktuen artean. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia