euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mirentxu Loyarte eta Iratxe Fresneda zinemagileak eta euren lanak bihar eta etzi Berlingo Arsenal Film Institutuan

2020/02/06

Asteburu honetako kartela Berlinen Mirentxu Loyarte eta Iratxe Fresnedaren lanak aurzketuz egileak berak bertan
Asteburu honetako kartela Berlinen Mirentxu Loyarte eta Iratxe Fresnedaren lanak aurzketuz egileak berak bertan

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. Bi belaunaldiko bi euskal emakume zinegile eta euren filmak protagonista izango dira ostiral eta larunbat honetan Berlingo Arsenal Film eta Bideo Arte Institutuan, hiriko Euskal Etxea lankide. Mirentxu Loyartek 83 urte dauzka eta emakume aitzindaria izan zen euskal zinemagintzan. Bere lan diren "Irrintzi" (1978) eta 1981eko "Euskal emakumea" (Ikuska 12) laburrekin berlineratuko da. Partaidetza horrekin batera, Iratxe Fresnedaren "Irrintziaren oihartzunak" (2016) eta "Lurralde Hotzak" (2018) erakutsiko dira, bi zinemagileak bertan solaskide eta Petra Palmer moderatzaile.

"Oso pozik gaude, bi belaunaldi desberdineko bi emakume zinemagile hauek gure artera etorri ahal izan direlako", adierazi du Berlingo Euskal Etxeko lehendakari Ainhoa Añorgak. "Mirentxu oso pozik dago bere filmak Berlinen erakutsi ahal izateaz; bere istorioa kontatzen duen 'Irrintziaren Oihartzunak' gure zinemaldian erakutsi ahal izan genuen orain dela pare bat urte eta guretzat ere oso berezia izango da bera pertsonalki ezagutzea" aitortu dio EuskalKultura.eus-i.

"Eta partaidetza Iratxe Fresnedarekin biribilduko dugu, larunbat honetako emanaldia bere 'Lurralde Hotzak'en Alemaniako estreinaldia izango da", azaldu du Berlingo Euskal Etxea den Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein e.V. elkarteko buruak.

Mendizabal eta Mattin, eta Elias Quejeta

Gogora dezagun azkenik, joan den ostiralean kontzertua eman zutela Berlinen Alex Mendizabal eta Mattinek Berlingo KM28 aretoan eta martxorako Elias Querejetaren atzerabegirakoa iragarri duela Euskal Etxeak Zeughausen.


Mirentxu eta Iratxe

Mirentxu Loyartek, lehen euskal emakume zinemagileak, film labur bi baino ezin izan zituen grabatu, IRRINTZI (1978) eta EUSKAL EMAKUMEAK (1981) Iratxe Fresnedaren IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK (201.6) Mirentxu Loyarteren erretratua da. Otsailaren 7an Mirentxu Loyarte eta Iratxe Fresneda izango dira filmak aurkezten. Hurrengo egunean, Iratxe Fresnedak bere film berriena, LURRALDE HOTZAK (2018), erakutsiko digu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia