euskal diaspora eta kultura
2009/06/11
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Miren Karmele De Achurra buletineko harpidedun da eta joan den asteko ostiralean igorri zigun parte hartu ahal izateko mezua. Liburua aste honetan bertan aterako da Donostiatik eta, beraz, datozen hamar egunetan-edo bidali digun Venezuelako Mirandako estatuko El Hatilloko helbidean izango du Arantzazu Amezagak idatzi eta sinatutako "La txalupa de Radio Euzkadi, una semblanza de Pello Irujo Elizalde" liburuaren bere kopia. Ez da opari makala, kontutan harturik, gainera, liburua agortua dagoela dagoeneko Euskal Herriko liburudendetan. [EuskalKultura.com saiatu da irabazlearekin mintzatzen, baina oraingoz behintzat ez dugu arraposturik jaso. Leero hauek irakurriuko balitu, gurekin harremanetan sartzea eskatzen diogu]
Zozketan honako herrialde eta herrietako jendeak hartu dute parte: Argentina (Tres Arroyos, Buenos Aires Hiri Autonomoa, Viedma, San Pedro, Rosario, General Rodriguez, Bahia Blanca, Chivilcoy, Mar del Plata, Arrecifes, El Bolsón, Posadas, Córdoba, Bariloche, Resistencia, Paraná), Estatu Batuak (Kalifornia), Uruguai (Montevideo), Kolonbia (Medellin, Bogotá), Txile (Santiago, Valparaíso, Talca), Euskal Herria (Zamudio, Ortzaize, Iruñea-Pamplona, Donostia), Venezuela (Caracas, El Hatillo) eta Brasil (Sao Paulo). Euren partaidetza eskertzen diegu guztiei.
Hilabete honetan bertan beste zozketa bati ekingo diogu. Xamar idazle nafarraren liburu ezagun baten bi ale izango dira, ezinbestekoak euskal gaiei buruzko edozein liburutegitan, Pamiela argitaletxeak argitara emanak. Xehetasunak, datozen egunetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus