euskal diaspora eta kultura
2009/06/25
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Argentinatik kanpoko ekitaldi horiek Estatu Batuetako NABO euskal etxeen federazioak urtero antolatzen duen Udaleku, eta Eusko Jaurlaritzak urteroko ere antolatu ohi duen Gaztemundu ekimena dira, azken hau Euskal Herrian, Gasteizen hain zuzen.
Beraz, FEVAren bulegoa lantoki daukaten Gabriela Mendia zein Miren Arozarena aste honetako 24an abiatuak dira Estatu Batuetara, Kaliforniako Chino herrian datorren igandetik aurrera garatuko den NABO Udalekuan parte hartzeko, NABOk gonbidaturik hain zuzen. Hortik Gabriela Mendia Argentinara itzuliko da, berriz ere bulegoan uztailaren 14ean egoteko.
Miren Arozarena, berriz, Euskal Herrira joango da segidan, Gaztemundu programan parte hartzeko Gasteizen, uztailaren 27an bulegoratuko dela.
Tarte horretan FEVAko Zuzendaritza Batzordeko kideak hartuko dute bulegoko ardura. Hona FEVAko lehendakari Felipe Eiheragibelen e-maila: zuberotarra@express.com.ar. Telefonoak, berriz, 011 15 66390152 edo 0341 15 5159488.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus