Madril, Espainia. Datorren ostiralean, euren bi libururen gaztelaniazko bertsioa besapean jendaurretuko dira Miren Amuriza eta Miren Agur Meabe Madrilen, Imprenta Municipal-Artes del Libro-ko Emakumeen Liburudendan (Concepción Jerónima 15). Miren Amurizak lehenengo eleberria du 'Basa' ('Basa' izen berarekin argitaratua gaztelaniaz). Eskarmentuduna da berriz honelakoetan Miren Agur Meabe, oraingoan 'Hezurren erretura' (gaztelaniaz 'Quema de Huesos') aurkezgai duela.
Bien jatorrizko argitaldaria Txalaparta izan da eta gaztelaniazkoa Consonni. Bien gaztelaniazko bertsioak Miren Agur Meaberi zor zaizkio. Semíramis González-ek aurkeztu eta gidatuko du ekitaldia 18:30etan..
Aurkezpena Bartzelonan
Bezperan, ostegunean, bi idazleek antzeko aurkezpen bat egingo dute Bartzelonan, kasu honetan Gemma Ruiz Palè aurkezle eta gidari. Llibreria Finestres-en izango da (Diputació 249), 19etan. Izena emateko eta xehetasunak, hemen.