Sabrina Otegui Buenos Aires, Argentina / Amori, Japonia. Donostiako Real Sociedad futbol taldearen "Reala Nippon", Asiako lehenengo lagunarte ofizialeko presidentea da Mio Ortiz. Baina talde txuri-urdinaren zale amorratua izatea ez da bere kasuan Gipuzkoara itzuliarazten duen interes bakarra. Donostiako sukalde moduen zalea ere bada Mio, eta izugarri gustatzen zaizkio donostiarren izaera, gastronomia eta bertako bere koadrilarekin sagardotegira joatea.
Realzale amorratua bada ere, ez dauka --bitxikeria-- Japonian, jarraitzen duen bertako talderik. “Ezagutzen dut, bai, ‘Gamba Osaka’ –Markel Susaetak jokatu zuen bertan– eta gustatuko litzaidake, esaterako, bere jokalarien artean Andres Iniesta duen ‘Vissel Kobe’ren partida bat ikustea”, aitortzen digu.
Zergatik joan zen duela hamahiru urte lehenengo aldiz Euskal Herrira? Nola animatu zen Japoniako realzaleen lagunartea sortzera? Zer nolako oihartzuna izan zuen 'Real Nippon' munduko realzaleen artean? Hauek eta beste zenbait galdera erantzun dizkigu Miok elkarrizketa honetan. Mila esker, lagun! Eta bai, Gora Reala!
[Elkarrizketa gazteleraz egin diogu Mio-ri, azpitituluak euskaraz (itzulpena ez da literala)]
'Reala Nippon' Facebook-en, Reala Nippon