euskal diaspora eta kultura
2012/10/18
PUBLIZITATEA
Resistencia, Argentina. Saltako Unibertsitate Katolikoak (UCASAL, Universidad Católica de Salta) delakoak --Resistenciako egoitzan--, Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak eta FEVAk lankide antolatutako ekimena da bihar garatuko den hau. Jorratuko diren bi gaiak, beste hainbeste hitzalditan, hauek dira: "Nafarroako Erresumaren inbasio gaztelarra (1512-2012)" eta "Euskaldunak: nazio estatugabe bat", adierazi diote EuskalKultura.com-i euskal etxe argentinarretik.
La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP, Universidad Nacional de La Plata) irakasle den Cesar Arrondok emago ditu bi hitzaldiok, izan ere bihar ostirala urriaren 19an, arratsaldeko seietan hasita UCASALek Resistencian daukan egoitzan, A. Illia 429 helbidean. Berez, ikasle eta irakasleak kontutan hartuta dago antolatua, bereziki Nazioarteko Harremanak karrerakoak edota gizarte zientzietakooak oro har, baina arlo honetan interesa izan dezakeen edozeinentzat ere zabalik daude ekitaldiak.
Ateak libre eta musutruk zabalduko dira eta hala eskatzen dutenei partaidetza-agiriak emango zaizkie. Izena emateko epea unibertsitatean bertan gauzatu daiteke, bulego-orduetan, 14:00etatik 20:00etara.
Cesar Anibal Arrondo Historia irakaslea da, La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP) ikasia, Buenos Aires probintzian. Bertako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle da eta baita Kazetarotza eta Gizarte Komunikaziokoan ere. Besteak beste honako katedrak eman izan ditu: Argentinako Historia Orokorra eta Argentinako Historia Garaikidea.
Irakasle ikertzaile egoeran dago eta honako gaiak landu izan ditu: "Postak eta pulperiak Buenos Aires probintziako landa-eremuetan, Bidaiarien ikuspegia 1770-1820", "Populazioa, gizartea eta ekonomia Magdalena pagoan 1580-1650", "La Prensa egunkaria eta Peronismoa 1943-2004", "Munduko Erreforma Politikoen ikerketa alderatzailea" eta "Politika Nazionala eta Komunikabideak ezegonkortasun instituzionaleko garaietan (1955-1976)".
Besteak beste, Argentinako Elkarte Zientifikoko kide da, baita Ricardo Levene Ikerketa Historiko Zentroko eta Arturo Campion Euskal Kultura eta Nazionalismoaren Ikasguneko kide ere. Argentinar Historiaz eta Euskal Gatazkaz hainbat hitzaldi eman izan ditu herrialde osoko hirietan eta ikerlan askoren egile da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus