euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Milaka lagunen gozagune izan zen 'Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai' 2023: ikus argazki eta bideoen azken sorta

2023/06/14

Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai 2023ko postalak: Presencia Vasca irratsaioa, Trainera jatetxea, Euskara standa eta Athletic-en Peña argentinarra (argazki eta bideo guztiak: EuskalKultura.eus)
Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai 2023ko postalak: Presencia Vasca irratsaioa, Trainera jatetxea, Euskara standa eta Athletic-en Peña argentinarra (argazki eta bideo guztiak: EuskalKultura.eus)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Gaurkoarekin amaituko dugu 'Buenos Airesek EH ospagai' 2023ri eskaini diogun artikulu eta kronika grafiko sorta. Argentinako hiriburuko euskal komunitatearen jai handienaren arrakasta, zalantzarik gabe, antolaketa-lan handi baten eta egundoko ahalegin partekatu baten emaitza da. Bertan egoteko, eta hauxe da dantza talde askoren kasua, ehunka kilometro egin behar izan zituzten, eta urtean zehar entsegu, prestaketa, dedikazio eta baliabide bilaketa lanetan izerdi frango atera. Euren lan engaiatu etengabeak guztion txaloak merezi ditu.

Atzerabegirakoa eginez, honako erakundeetako dantza taldeak izan dira partaide:

- Buenos Airesko “Laurak Bat
- Arrecifesko “Euskaldunak Denak Bat
- Cañuelasko “Denak Bat”
- Chacabucoko “Guillermo Larregui
- Chascomúseko “Zingirako Euskaldunak
- General Rodríguezeko “Eusko Aterpea
- José C. Pazeko “Toki Eder
- La Platako “Euzko Etxea”
- Maipúko “Anaitasuna
- Necocheako “Euzko Etxea
- Pergaminoko “Lagun Onak
- Rosarioko “Zazpirak Bat
- San Nicoláseko “Euzkal Etxea
- Buenos Aires Hiriko Nafar Etxea
- Euskal Echea Institutua
- Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegia
- Buenos Airesko Oihankide Taldea

Dantza ikuskizunaren laburpena hiru bideotan


Argentinako dantza taldeek eskainitako ikuskizunaren laburbilduma (1go zatia)


Argentinako dantza taldeek eskainitako ikuskizunaren laburbilduma ( 2. zatia)


Argentinako dantza taldeek eskainitako ikuskizunaren laburbilduma (3. zatia)

Lagun izan ziren baita ere Maiatzeko Etorbidean Barilocheko Mendiko Euzko Etxea, Bahía Blancako Unión Vasca, Buenos Aires hiriko Eusko Kultur Etxea, Lapridako Lagunen Etxea, Lomas De Zamorako Denak Bat, Mar Del Platako Denak Bat, Mendozako Denak Bat eta Villa Mariako Euzko Etxea euskal etxeak.

Ahaztu gabe Buenos Airesko Lagun Onak abesbatza, hainbat euskal etxetako txistulari eta atabaldarien lan ederra eta Maipúko Euskal Etxeko Bihotzetik-eko musikariena.

Maiatzeko Etorbidean ibilitakoek erakunde hauen standak bisitatu ahal izan zituzten:

- Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritza
- Eusko Kultur Etxea
- FEVA – Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
- Nafarroako Gobernua
- Athletic-en Peña argentinarra, taldearen 125. urtemugan

Horrez gain, azpimarragarri Kirolari, Euskarari eta Genealogiari eskainitako standak, eta haurrentzako jolastokia, baita Presencia Vascaren postua ere, esan nahi baita Paranáko FM Unibertsitateko 105,7ak ipinitako irrati estudioa, ekitaldia zuzenean transmititurik. Horiekin batera bertan ziren, gastronomia alorrean, Agustín Muñiz, Ariel Nemerosvski, Coco Egozkueren Burzako, San Nicolaseko Euskal Etxea, Laurak Bat Euskal Etxea, Dario Sanfelice, Euskaltzaleak, Monica Cáceresen kafe eta gozotegia eta Itziar Aguirreren Trainera Jatetxea.

Diseinuari, artisautzari, objektuei eta ekintzaileei dagokienez, honako hauek ere ezarri zuten standa:

- Virginia Laordenen Aitunea
- Granalla Espartinak
- Arenaza
- Txikito artisautza eta oroigarriak
- Laurak Bat Euskal Etxeko artisautza eta oroigarriak
- Cecilia Braidaren Brodatuak
- Ikurriña Enpresa Eraikitzailea
- Nicolas Chavesen Lauburu argitalpenak
- Ethel Arreguiren Eguzki Portzelana
- María José Zaballaren HG Zeramika
- Jesu Barquinen Jesusa ontziak
- Mariano Pintoren J&J jantzi eta sublimatuak
- Andrea Meanaren La Colmena
- Adrián Castellen Markiña oroigarriak
- Estefanía Txitxo Abásoloren Ziri Miri Zeramika

Mila esker handi bat eurei guztiei eta 2023ko 'Buenos Airesek EH ospagai' ekitaldiaren arrakastan batera edo bestera lagun izan ziren guztiei!

(norbaiten izena edo aipua falta bada, edo akatsen batek ihes egin badigu, aldez aurretik gure barkamena, eta email batez hona adierazteko eskea: info@euskalkultura.eus)

Hona 'Buenos Airesek EH ospagai'ko 2023ko edizioko azken galeria:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia