euskal diaspora eta kultura
2008/09/24
PUBLIZITATEA
Bartzelona, Katalunia. Prestaketak, urduritasuna eta lana, lan eskerga izan dira asteburuko marka Bartzelonako Euskal Etxeko kideentzat. Eta poza, poz handia ere, hainbeste lan eman duen 'Euskal Herria a la Mercé!' jaia oso arrakastatsua izan delako. Hirugarren edizioa da aurtengoa eta antza Bartzelonako euskaldunek hiriko patroia den La Mercé-ko jaietan egiten duten ekarpenak zaleak bildu ditu urtetik urtera. 'Hiru egun gogor izan dira, baina merezi izan du. Izugarrizko arrakasta izan du hirugarren aldiz ospatu den Euskal Herria a la Mercèk', azaltzen dio EuskalKultura.com-i Euskal Etxeko lehendakari Aitor Arrutik. 'Erdigunetik horren urre ez egoteak bildur pixkat ematen bazigun ere, badirudi publiko fidela dugula eta antolatu dugun programazioa beren gustokoa izan dela'.
[Gastronomia izan zen, musikarekin batera, jaiaren arlo arrakastatsuenetako bat]
[Gastronomia standetan barra-barra saldu ziren taloak eta beste euskal jakiak]
Ekitaldiz, musikaz, antzerkiaz, gastronomiaz... betetako hiru egun izan dira, eta Bartzelonako bizilagunei euskal kultura gertuagotik ezagutu eta gozatzeko aukera eskaini die jaiak. 'Guztira bederatzi kontzertu izan dira (Trikizio, Oreka TX, Kerobia...), bi antzezlan, hiru kalejiras, batucada txalapartatu bat, txalaparta tailer bat, zazpi artesania saltoki, dantza erakustaldiak.. eta askoz gehiago', azaltzen du Arrutik. Jaigunea, finean euskal eta kataluniar kulturen arteko topagunea bihurtu da.
[Aizkolarien erakustaldia Euskal Herria a la Mercé jaiaren egun batean]
[Ikusle askok jarraitu zuten herri kirolen erakustaldia]
Jaialdiaren alde azpimarragarrienetako bat bertaratu diren bisitarien kopurua izan da, batez ere Bakearen Aldeko Kontzertuan bildu 5.000 lagunena --Bartzelonako udaletxeko iturriek aditzera eman dutenez-- Kerobia (Iruña), Root Diamons (BCN), Trikizio (Gipuzkoa) eta Dr. Calypso (BCN) entzutera. Asteburuan zehar milaka bisitari igaro dira Camp de l'Arpako gunetik, Euskal Etxeak antolatutako jai egitarau mardulaz gozatzeko prest.
Informazio gehiago Bartzelonako Euskal Etxearen webgunean,hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus