euskal diaspora eta kultura
2010/11/10
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko kanpaina berri bat jarri du abian Donostiako Euskararen Udal Patronatuak. Ideia sinplea da: mundu osoko euskaldunek bidalitako argazkiekin milaka aurpegik osatutako mosaiko erraldoia egitea. Izan ere 'Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots' da ekimenaren leloa. Parte hartu nahi duenak www.nikereeuskaraz.net.
Ekimena erantzun polita izaten ari da eta dagoeneko ehunka argazki bildu dituzte webgunean. Bi mosaiko desberdin ari dira osatzen: banakako argazkiena eta talde argazkiena. Parte har ezazu zeuk ere! Euskararen alde egiteaz gain, zeure argazkia aurkitzen eta ezagunik agertzen ote den bilatzen denborapasa ederra izango duzu!
Horrez gain webgunean 'Nik ere euskaraz' kanpaina hedatzen laguntzeko hainbat baliabide ere eskaintzen dira: webgune edo blogean erabiltzeko banner sorta eta Facebook edo Twitterren kanpainarekin bat eginez profileko irudian gehitu daitekeen leloa, adibidez. Hemen eskura ditzakezu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus