Ohikoa den legez, ekintza jendetsuenetakoa izan zen aurtengo Euskal Astean ere igandeko ‘Oturuntza’. Haurren Errepublika delako parkean eta udaberriko eguzkipe eder batean, ondo baliatu zuten bildutako ordezkaritzek azken dantzak ikusi eta ‘hurrengora arte’ agurtzeko. Bazkariaren baitan Euskara Lehiaketen sariak banatu ziren. Hauxe 2014ko Euskal Aste Nazionaleko irudiekin osatu dugun azken argazki-sorta.
La Plata, Argentina. Ekintza bat bestearen atzetik eta ziztu bizian pasatzen da Euskal Astea… Programa osoa bukatuta, adio esateko momentua iritsi zitzaion Euzko Etxea-ri eta erreki erraldoi batekin agurtu zituen duela 70 urte jaio zen euskal erakundeak astea pasatzera La Plata hirira bertaratu ziren lagunak. Gaurko artikulu honekin guk ere itxiko dugu 2014ko EuskalKultura.com-eko argazki galeria. Goza itzazue La Platan bizi izandakoaren azken irudiak!