euskal diaspora eta kultura
2010/12/10
PUBLIZITATEA
Mexiko DF, Mexiko. Mikeldi talde eno-gastronomikoaren aurtengo presidenteak, Jon Merodiok, urtearen baliopespena egin zuen abenduaren 2ko afari-bilkuran. Merodiok elkartearen ekitaldien artean familiekin eginiko irteerak azpimarratu zituen: bazkideak --gizasemeak dira guztiak-- eta euren emazte eta seme-alabak Odriozola eta Blasco sendien arrantxuetan bildu ziren eta 40 kiloko ardi baten errekia dastatu ahal izan zuten, besteak beste.
residenteak Mikeldi taldeak urtean zehar eginiko afarietako menu gogoangarrienak ere aipatu zituen eta afarietara gonbidatu berezi gisa bildu zirenak gogoratu zituen, Javier García Urtiaga, Josu Garritz Ruiz, Jesus Migueltorena eta Diego de Icaza, besteak beste.
Bazkideek Jon Ruiz de Azua aukeratu zuten 2011. urteko presidente eta Julen Ruiz de Azua kide berri bezala onartu zuten. Horrela, orotara taldea honakoal dauzka bazkide: Julen eta Josu Garritz, Mikel eta Jon Merodio, Jon eta Julen Ruiz de Azua, Bernardo Migueltorena, Alvaro Mier, Aitor Odriozola eta Gregorio Blasco.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus