euskal diaspora eta kultura
2013/06/07
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak kantari donostiar ezagunaren omenez abesti bat sortzeko gonbitea luzatu die 35 urtetik beherako artista gazteei. Katedrak jakinazari duenez artista bakoitzak kanta bakarra (edozein estilotan) aurkeztu ahal izango du, euskaraz, originala eta argitaragabea, CD batean grabaturik.
Aparteko orri batean aurkeztuko da kantaren letra. Partitura aurkeztea aukerakoa izango da. Gutun itxi batean aurkeztuko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, NANaren fotokopia, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa. Gutunaren azalean, kantaren izena agertuko da.
Arduradunek azaldu dutenez, balioetsiko dena hauxe da: doinuaren maila musikala, hitzaren maila poetikoa, eta doinuaren eta hitzaren arteko loturaren egokitasuna.
Kantak aurkezteko epea irailaren 16an itxiko da. Hiru sari emango dira: 3.000 euroko lehen sari bat eta 1.000 euroko bi akzesit. Egileak izango du kantaren egile-eskubideen jabetza. Sariari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi e-mail honetara: juankruz.igerabide@ehu.es.
Deialdiari buruzko informazio osoa, PDF formatuan, hemen.
Mikel Laboa Katedraren atarian argitaratuko da sariari buruzko informazioa: http://www.ehu.es/laboakatedra.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus