euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mikel Irujo Amezaga izendatu du Nafarroako Gobernuak Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi

2019/08/22

Mikel Irujo (arg. European Alliance CoR)
Mikel Irujo (arg. European Alliance CoR)

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Diaspora ere bere ardurapean duela, bere lan eremua Europako gaiak, mugaz gaindikoak eta kanpoan diren nafarrei lotutakoak izango dira. Nafarroako Gobernuak Mikel Irujo Amezaga (Caracas, 1972) izendatu du Kanpo Ekintzako lehenengo zuzendaria, Zuzendaritza bera ere berarekin sortuta, Ana Ollo buru duen Herritarrekiko Harremanetako departamentuaren baitan. Mikel Irujo Nafarroaren ordezkaria zen orain arte Bruselan eta izendapen honekin Iruñera itzuliko da, bertan egongo baita Zuzendaritza  berriaren egoitza.

Zuzenbidean lizentziatua eta Europar Zuzenbidean doktore da Mikel Irujo. Orain arte Nafarroaren Bruselako ordezkari gisa zeuzkan zereginei alor berriak erantsi eta esparru zabalagoa izango du aurrerantzean, ideia Bruselan ordezkari berririk ez izendatzea izanik, lana bertan segitzen duen lantalde teknikoaren esku utzita, eta Irujok bera Iruñetik koordinatuz, bertara maiz bidaiatuz, izendapen berririk egin gabe europar hiriburuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia