euskal diaspora eta kultura
2010/10/27
PUBLIZITATEA
Rauch, Argentina. Buenos Aires probintziako Gure Txokoa Euskal Etxeak euskal kultura eta bere transmisioari buruzko hitzaldia eskaini zien bazkide eta lagunei joan den ostiralean, urriaren 22an, Mikel Ezkerro aditu euskal argentinarra hizlari zela. Hitzaldiaren izenburua "Siembra y Frutos Vascos en la Argentina” izan zen. Euskal Etxeko arduradunek azaldu dutenez Ezkerrok "entzuleen arreta beraganatu zuen bere hizkera sinple baina sutsuarekin". Solasaldian Ezkerrok euskal etxeek "euskaldunen kultura, historia eta baloreak transmititzen egiten duten lana" gogora ekarri eta Argentinako Pampan kokatu ziren lehen euskal immigranteek utzi zuten ondarea azpimarratu zuen.
Era berean Ezkerrok euskararen garrantzia nabarmendu zuen --"munduko hizkuntza zaharrenetako bat, ziurrenik", bere hitzetan-- eta Argentinan euskara ikasle asko dagoela aipatu zuen. Ezkerrok "euskal etxeetako gazteak prestatu beharra" dagoela esan zuen, "euskal kulturari buruzko ezagutza izan dezaten".
Hitzaldia adi-adi jarraitu zutenen artean aipa daitezke, besteak beste, Rauch-eko Euskal Etxeko dantzariak eta Azuleko Euskal Etxeko ordezkariak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus