Bilbo, Bizkaia. "Hegazkinen erasoak Sebastian eta Trinidaden arteko ezkontza hondatu zuen 1937ko ekainean, baina azkenen ezkondu ziren". Argentinako euskal etxe eta euskal gizatalde giroetan pertsona arras ezaguna den Mikel Ezkerro (Rawson, 1938) hizlari, historialari eta euskal diasporaren zabaltzailea bere gurasoez eta Argentinan eta Euskadin pasatu zuen haurtzaroaz mintzatu zaio Iban Gorriti kazetariari, Bilboko Deia egunkariak atzo igandea argitaratu zuen erreportaje batean.
Idazlanean bere gurasoez, Sebastian Ezquerro euskal jatorriko argentinarraz eta Trinidad Fernandez Azpiroz bilbotarraz mintzatzen zaio irakasle euskal-argentinarra kazetariari, nola zibiletik Argentinako Kontsulatuan ezkondu ziren, bere amak dokumentu argentinarrak lortuz, eta zer nolako gorabeherak izan zituzten zeremonioa erlijiosoa egin ahal izateko, hegazkinen erasoez abisatzen zuten sirenek behartuta elizatik babeslekura joan behar izan baitzuten senar-emaztegai eta gonbidatuek lehenengo saioan, eta nola bigarrenean burutu ahal izan zuten ezkontza.
Erreportaia Deian hemen