euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mikel Ezkerro Sta Cruz probintziako euskal gizataldeetan hitzaldika, Hegoalde Argentinarra EEak gonbidatuta

2007/10/09

Mikel Ezkerro, Patagoniako Santa Cruz probintzian eman zuen hitzaldietako batean
Mikel Ezkerro, Patagoniako Santa Cruz probintzian eman zuen hitzaldietako batean

PUBLIZITATEA

Mikel Ezkerro hizlaria Argentinako Patagonian izan da egunotan, Santa Cruz hiriko Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeak gonbidatuta. Bira honetan Ezkerrok euskal kulturaren inguruko solasaldiak eskaini ditu eta publiko aldetik erantzun oso ona izan du. Berarekin batera Guillermo Larregui Euskal Etxeko Luis Aramburu ere jardun da, Patagoniako euskal etxeetako kideei antolakuntzarako aholkuak eta ideiak emanez.
Mikel Ezkerro, historian aditu eta hizlari nekaezina, joan den irailaren 26ean heldu zen Río Gallegosera. Hurrengo egunean Luis Aramburu eta Roberto Arizmendi anfitrioeikin batera 320 kilometro egin zituen El Calafateraino. Bertan Perito Moreno glaziarra ikusi ahal izan zuten. Argentinako paisai ikusgarrienetakoa da Perito Moreno eta Gizadiaren Ondarea izendatua izan da. Jarraian hiri turistiko honetan euren euskal etxe propioa sortu nahian dabiltzan lagunekin bildu ziren.

[Mikel Ezkerro eta Luis Aramburu Perito Moreno glaziarrean]

Hurrengo egunean Comandante Luís Piedra Buenara joan ziren eta bertan Ezkerrok mintzaldia eskaini zuen. Herriko euskal jatorridun entzule asko eta baita Puerto San Juliáneko entzule ugari bildu ziren. Ezkerrok bakoitzaren kultura eta sustraien baloreak eta ohiturak gordetzearen garrantzia azpimarratu zuen. Diasporako euskaldunen eta Euskal Herriko biztanleen artean harremanak sendotzearen beharraz ere mintzatu zen.

Santa Cruzeko Gobernadorearekin

Bira labur honi bukaera emateko taldea Santa Cruz hiriburura bueltatu zen eta Daniel Peralta Gobernadoreakin bildu ziren, haren etxean. Gauean Ezkerroren mintzaldiak 120 lagun lagun bildu zituen, euren arbasoen kulturari buruz jakinminez. Santa Cruzeko komunikabideek ere interes handiarekin jarraitu zuten mintzaldia.

[Luis Aramburu, Chacabuco EE; Mikel Ezkerro; Daniel Peralta, Santa Cruzeko Gobernadorea; Mario Aramburu eta César Arizmendi, Hegoalde Argentinarra EE]

'Euskaldunen misterioa'

Horixe izan zen Ezkerroren mintzaldiaren izenburua, eta agindu bezala, euskaldunen historia eta kulturaren inguruko misterioak azaldu eta mito batzuk argitu zituen. Bestalde, Luis Aramburu (Chacabucoko euskal etxeko zuzendari eta Mundo Vasco aldizkariko buru) bertara bildutakoekin solastu zen eta euskal etxeen antolakuntzarako aholkuak eta ideiak eman zizkien. Mintzaldia oso bizia izan zen eta entzuleek parte hartze handia izan zuten, galdera ugari eginez. Ekitaldiari bukaera emateko, Marta Goyheneix eta Liliana Victoriak zuzenduriko elkarteko gazte talde batek prestaturiko askaria egin zuten.

[Piedra Buenan, mintzaldiaren ostean: Luis Aramburu, Silvia Basterra, César eta Roberto Arizmendi, Mikel Ezkerro eta Betina Muruzábal]


Lotura interesgarriak

Santa Cruzeko EEa Gobernadorearekin bildu zen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko irailaren 24ean

Ehun kide baino gehiago Hegoalde Argentinarrean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 2an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia