euskal diaspora eta kultura
2012/09/12
PUBLIZITATEA
Chacabuco, Argentina. Eman zuen hitzaldian Argentinako euskal historia eta jakingarriak, eta baita Chacabucoko hainbat euskal berri eman zien bildutakoei, tartean herria zenbaitetan bisitatu eta bertako euskal familiekin harremanik izan zuen aita Damaso Intzaren kontu. 1986an Iruñean ia ehun urte zituela hil zen aita Damaso Intza euskaltzale handia, besteak beste Zeruko Argia (1919) eta beste aldizkari batzuen sortzaile edo kudeatzaile izan zen, baita idazle, sermoilari, esaera-zahar biltzaile eta abar ere eta 1936an Gipuzkoa Franco general matxinatuaren eskuetan geratu zenean, bertatik aldendu eta Txilera erbestera joatea agindu zioten bera kide zen kaputxinoen ordeneko arduradunek militar agintari berrien gogoko ez zela.
Ezkerro protagonista izan zuen ekitaldia Chacabucoko Peña Amigos de los Vascos elkarte kulturzalearen egoitzan egin zen, hiriko Bernardo de Irigoyen eta Eva Duarte diagonalean (Tren Geltoki aurrean). Bizileku duen Buen Aires hiritik iritsita, Ezkerrok, bere hitzetan, euskal kulturaren aldeko lagun talde honek garatzen duen lana laudatu zuen eta eskerrak eman zizkien bertara gonbidatu izanagatik.
Elkartetik beretik adierazi zaigunez, ekitaldiak, hiriak bere historian barrena biltzen dituen euskal istorio eta pasadizoak mahaigaineratzeko balio izan zuen, besteak beste, hizlariak historia euskal-argentinarraz esandakoez gain bertaratutakoek ere, hari galdetuz eta harekin solas publikoan, gaiak, pasarteak eta pertsonaiak jendaurretu baitzituzten. Halaxe izan zen herriko Olasagarre familiaren kasua, egun ere Chacabucon segitzen duen familia honetakoa baitzen eta horrek erakarrita etorri baitzen Chacabucora Migel Olasagarre Zubillaga zena, erlijio-bizitzara pasaturik aita Damaso de Inza izena hartu zuen apez kaputxino euskatzale suharra, bizi izan zituen ia ehun urtetan --100 urte betetzeko aste batzuk falta zitzaizkiola hil zen Iruñean-- euskaltzale gisa zein apez gisa emaitza nabarmenak utzi zituena Euskal Herrian eta baita Argentina eta Txilen ere.
Solasaldi horretan plazaratu zenez, sarritan bisitatu zituen aita Damaso Intzak Chacabucon zeuzkan ahaideak eta mezak ere eman omen zituen herriko San Isidro Labrador elizan. "Bere bizar luzeaz eta kanputxinoen ohiko jantzi marroidarekin, euskaltzale handi honek boladak pasatu zituen Membrillar-eko partean eta baita hiriko trenen Geltoki auzoan, hortxe bizi baitziren bere ahaideak". Halaxe adierazi zuen auzokide eta haren familiakide duen Ida Garcia de Olasagarre andereak, aita Damasoren bizitzako eta bertako urteetako zenbait datu eta jakingarri argituz, bertaratutakoen eta antolatzaileen interesa piztuz eta gaia eta hari berreskuratu eta horretan sakontzeko asmoa agerian geratu zelarik, hizlaria ere langintza horretan geratu zelarik.
-aita Damaso Intza Armiarma.com-en (Literaturaren Zubitegia)
-aita Damaso Intza Wikipedian
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus