euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mikel de Elguezabal venezuelarrak, erbesteratuen biloba denak, kafe-liburudenda zabaldu du Iruñeko Udal Plazan

2015/07/23

Mikel de Elguezabal-ek Al norte del sur kafe-liburudendenda zabaldu berria du Iru ñeko Udalaren Plazan (argazkia Unai Beroiz-Diario de Noticias)
Mikel de Elguezabal-ek Al norte del sur kafe-liburudendenda zabaldu berria du Iru ñeko Udalaren Plazan (argazkia Unai Beroiz-Diario de Noticias)

PUBLIZITATEA

Berez Montpelierren (Frantzia, 1977) jaioa, Mikel de Elgezabal-ek Venezuelan eman du bere bizitza osoa, edo zatirk handiena bederen. Cumanáko Unibertsitatean Biologia tituluduna, aita ere bada eta familiarekin dago gure artean, gure kulturaz maiteminduta dagoela (jotak eta Benito Lertxunsi eta Mikel Laboa gustukoak dituela aitortzen du). Beka batekin etorri zen ikastera Nafarroara, baina azkenean bertan geratu eta masterra egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Diario de Noticias mintzatu da berarekin.

Fernando P Arderius eta Unai Beroiz/Iruñea-Pamplona. "Venezuelarra naiz, baina euskal jatorrikoa: amona Lizarrakoa nuen eta aitite bilbotarra", diosku, harro, zabaldu berria duen kafe-liburudendan. "Gerla kari joan ziren duela 80 bat urte, 1937an, nire familiako asko jazarri edo hil egin baitzituzten, batzuk moja edo apez sartu eta Guatemala edo Argentinara joan behar izan baitzuten. Orain, asko, alderantzizko bidea ari gara egiten eta sorburura itzultzen. Konparazio, familia daukat Hondarribian eta Donostian, eta beste batzuk etortzekotan dira. "Nire aitite Venezuelara joan zen amonarekin eta han Biologia irakatsi zuen unibertsitatean, nire aitak eta neronek bezala", adierazi du.

Lanbide horrek Nafarroara ekarri zuen ikerketa beka batekin, nahiz eta "Venezuelako zirkunstantziengatik" duela bi urte, Foru Erkidegoan geratzea erabaki zuen. "Nafarroa hasieratik iruditu zitzaigun bizitzeko eta haurrak hazteko leku onenetakoa, batez ere osasuna eta hezkuntzarengatik", azaltzen du. "Gehien  gustatzen zaiguna seguritatea da. Hemen inork ez dizu lapurtzen edo ez zaitu akabatzen, ezin da batere alderatu hangoarekin", ebazten du.

Emazte Yaile eta euren hiru seme-alabekin Huartean bizi ondoren, "enpresari abentura batean" menturatua da Venezuelan zein hemen bizi diren familiarren laguntzaz. "Ez kafetegi soil bat, baina adin guztientzako kulturgune bat sortu nahi genuen", baitetsi du. Eskaintzen dituen produktuek, tartean alkoholik ez dela ("vodka edo gin-a nahi duenak badauzka inguru honetan bestelako hamaika leku lortzeko"), Mikel, bera bustitzen duten bi kulturak uztartzeko helburua dauka eta bertan berdin disfruta daiteke Kolonbiako kafe batez edo Eugiko karakola batez.

"Kafetegia izateaz gain, Al Norte del Sur liburudenda ere bada, eta turismo eta bertako gastronomia aleekin batera, egile sendotuen obrak ere badauzka, Patxi Irurzun-enak kasu". Aldi berean, crossbooking bezalako zerbitzuak ere sustatzen dituzte. "Liburu truke anonimoa da. Zuk edozein motatako liburu bat ekarri, eleberria, poema-liburua, argazkigintza liburua... eta beste batengatik truka dezakezu", azaltzen du.

"Eta gisa bera, erabilitako liburu bat ere saldu dezakezu, egoera onean badago eta interesekoa bada, ez ezkerrentzako zurgintza eskuliburu bat esaterako", dio irriz. "Gerora begira, artista eta argazkigileek hemen erakusketak egin eta euren lanak saltzea ere nahi genuke, galeria txiki bat sortuz", agertzen du.

(2015-07-21ean Nafarroako Diario de Noticias-en argitara emana)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia