euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mikel Azpiroz piano-jotzaile eta konpositore donostiarrak bere azken lana, ‘Pake Pieza’, aurkeztu du Mexiko Hirian

2025/03/24

Mikel Azpiroz (argazkia PhotoCescMaymo)
Mikel Azpiroz (argazkia PhotoCescMaymo)

PUBLIZITATEA

Mexiko hiria, Mexiko. Bi hitzordu izan ditu Mikel Azpiroz piano-jotzaile eta konpositore donostiarrak martxo honetan publiko mexikarrarekin. Batetik Mexiko Hirian urtero antolatzen duten ‘Vive Latino’ jaialdian jo zuen Mikel Erentxun buru duen ‘Duncan Dhu’ talde baita ere donostiarraren 40. urteurreneko biraren baitan. Hiriburu mexikarrean edizio bakoitzean 70.000 bat jende biltzen dituen izen handiko jaialdi erraldoi honetan, musikari askoren erreferente eta inspirazio iturria izan zen 'Duncan Dhu'k bere doinu klasikoenak jo zituen milaka asko pertsonaren aurrean.

Bestetik, eta Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo hainbat hiritan aurkeztu ondoren –tartean Madrilen, Quito, Malaga, Gijon, Soria, Cadiz, Lugo, Santiago Compostelakoa, Varsovian, Cracovian…– Azpirozek Mexiko Hiriko Foro Lenin kultugunean ere aurkeztu zuen bere azken diskoa, ‘Pake Pieza’.


Mikel Azpiroz pianoan, Karlos Arancegui baterian, Fernando Neira kontrabaxuan (argazkia PhotoCescMaymo)


Mikel Azpiroz: gaia

Musikariak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “Kontzertu ugari egin ditugu urte hauetan nire piano-diskoak aukeztuz eta proposamenak oso ondo funtzionatu du leku guztietan, jendearen emozioekin konektatuz, tokiko berezitasun kulturaletatik haratago. Hau da musikarekin bidaiatzeak duen alderdirik ederrena; hizkuntza barrerak gainditzen dituzten zubiak eraikitzeko duen ahalmena. Eta horixe gertatu da Mexikon ere, kontzertu hasieratik nabaritu bainuen publikoa lagun genuela egiten ari ginen bidaia musikalean".

Beste talde eta banda batzuekin egiten dituen lankidetzez gain, Mikel Azpiroz pianista eta konpositore donostiarra jazz eta blues esparruan aritzen da gehien bat. ‘Pake Pieza’ri dagokionez, bederatzi konposizio biltzen ditu eta musikariaren aurreko hiru diskoek bezala introspekziora eta meditaziora gonbidatzen du, jazza eta bluesa nahasiz. Laburbildu digunez, “oso giro desberdineko bi kontzertu eskaini ditugu Mexikon, inguru desberdinekoak baita: neurea oso intimoa eta bildua, auditorio zoragarri batean. Erantxunekin jo genuena oso bestelakoa zen, jai giroan, jendetza handiko jaialdi handi batean. Biak zoragarriak!”.

- Mikel Azpiroz Spotify-n, Mikel Azpiroz
- Bake Pieza Bandcamp-en: Bake Pieza
- Mikel Azpiroz Facebook-en, Mikel Azpiroz
- Webgunea, mikelazpiroz.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia