euskal diaspora eta kultura
2008/07/10
PUBLIZITATEA
Mexiko DF, Mexiko. Luis Irizarren sukaldaritza eskolan jasotako bekari esker Mikel Alonso sukaldari irundarra Mexikora heldu zen orain dela hamar urte, Sukalde Elkartean
aritzeko sei hilabetez. Mexiko DFko Euskal Etxean Bruno Oteiza ezagutu zuen eta orain dela urtebete elkartu eta 'Biko' jatetxea irekitzea erabaki zuten. Bertan eboluziozko eta mexikar zein euskal
sukaldaritza tradizionalaren nahasketa eskaintzen dute. Alonsok azalzten duenez, mexikarrek eta euskaldunek jaten dituzten
produktuen artean 'ez dago hainbesteko alderik'. Diferentzia prestatzeko teknikan dagoela
azpimarratzen du.
Euren prosamenak harrera oso ona izan du eta 'Biko' jatetxea 'Restaurant' aldizkari britainiarrak egiten duen munduko 100 onenen zerrendan 89. postuan dago. Baina hau ez da Alonso eta Oteiza zerrenda garrantzitsu horretan agertzen diren lehendabiziko aldia, izan ere, 'Tezka Zona Rosa' jatetxean elkarrekin lanean aritutakoak dira eta jatetxe honek 75. postua lortu zuen. Momentu honetan sailkapeneko lehena Ferran Adriaren 'El Bulli' da eta Andoni Luis Aduriz eta Juan Mari Arzak sukaldari gipuzkoarren jatetxeak munduko 4. eta 8. postuetan daude, hurrenez hurren.
'Restaurant' aldizkariak Mikel Alonsoren zenbait plater azpimarratzen ditu bere zerrendan, hala nola, foie 100% kotoia, izokin marinatu pintxoa brie gaztarekin eta apio berdeko eskola arraina. Bere menuan honako platerak prestatzen ditu ere: arkumea ekialdeko kutsuarekin, lurreko txokolatea, txipiroia bere tintan, arrain zopa, txuleta parrilan eta bakailaoz osatutako pikilloko piperrak.
Lotura interesgarriak
'Biko' jatetxea
www.biko.com.mx
Munduko 100
jatetxerik onenen zerrenda
www.theworlds50best.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus