euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mikaela Goicoechea euskal amerikar kantari gazteak Opera Wyoming-ekin kantatuko du larunbatean Rock Springs-en

2019/03/07

Kantu eta musika ikasketak egiten ari den Mikaela Goicoecheak datorren larunbatean kantatuko du Rock Springs-en
Kantu eta musika ikasketak egiten ari den Mikaela Goicoecheak datorren larunbatean kantatuko du Rock Springs-en

PUBLIZITATEA

Rock Springs, AEB. 19 urte dituen Mikaela Goikoetxea Arizonatik propio etxeratuko da emanaldirako, Arizona State University-n ari baita Musika Hezkuntza eta Espainiera ikasle. Pare bat kantu kantatuko ditu “A Night at the Opera" ekitaldian Rock Springs-ko Broadway antzokian: Benito Lertxundiren "Loretxoa" eta Claude Debussyren "Nuit d'Etoiles". Rock Springs-en bertan jaioa, Mikaela hiriko Alkartasuna Euskal Etxeko kide da, eta Martin eta Ronnie Goicoechea-ren alaba.

Mikaela Goicoechea 2017an graduatu zen Rock Springs High School-en. Orain arteko bere ibilbidean hamaika ekitaldi eta emanalditan parte hartu eta kantatu izan du. Betidanik ezagutu izan du oholtza gaineko jarduna etxean, Rock Springs-eko Martin Goicoechea bertsolariaren alaba baita, eta ama ere bertako Alkartasuna Euskal Etxeko abesbatzako kide izan eta zuzendari aritu izandakoa baita. 

Opera Wyoming antolatzaile duen “A Night at the Opera” gaua honako bi erakundeak dauzka lankide: Sweetwater Board of Cooperative Educational Services eta Wyoming Arts Council.

Zorionak Mikaelari, gurasoei eta bertako euskaldunei!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia