euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miguel 'Mike' Olano hil da, Winnemuccako (AEB) euskal bizimoduaren erreferentzia izana hainbat hamarkadatan

2007/05/25

Mike 2005eko irailean, NABOko 'Bizi Emankorra' sariaren plaka eskuetan, Mary Gaztambide NABOko lehendakaria begira. Mikeren arimaren aldeko elizkizun euskalduna NABOko Biltzar Nagusiarekin batera egingo da, ekaineko lehenengo asteburuan Winnemuccan, estat

PUBLIZITATEA

Miguel, edo Mike, Olano hil da. Berez Euskal Herrian jaioa (Busturia, 1923), 1948an etorri zen Estatu Batuetara eta urte batzuetan Idahon eta Washington estatuetan ibili ondoren, Winnemucca Hotel euskalduna erosteko aukera sortu zitzaion 1963an, eta Nevadako herri honetara aldatu zen, hotelero bihurtzeko. Bertan bizi izan da geroztik, Estatu Batuetan gelditzen den garai bateko moduko azkeneko euskal ostatu xaharrarekin xahartzen. Molde xaharreko gizon ona, hotelerua eta langile fina, NABOk omenaldia egin zion 2005ean, 25 urtez Winnemuccako euskal etxeko NABO delegatua izan ondoren. Lagun ugari utzi ditu. Guztiei, eta seme Mikeri, gure doluminak. Goian bego.

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia