euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Migrazioen Elkarte Europarrak (AEMI) Eusko Jaurlaritza kide bezala onartu du Finlandian eginiko bilkuran

2007/09/29

AEMIko webgunearen azala
AEMIko webgunearen azala

PUBLIZITATEA

Finlandiako Turku hirian egiten ari den bilera orokorrean Migrazioen Europar Elkarteak (AEMI) Eusko Jaurlaritza elkarteko kide gisa onartzea erabaki du. Elkarte honek emigrazio prozesuaren inguruan ikerketak bultzatzen dituzten museo eta erakundeak biltzen ditu. Eusko Jaurlaritza Emigrazioaren Euskal Museoa sortzeko lanetan ari da.
Benan Oregi, Kanpo Harremanetarako teknikaria, eta Joseba Arregui, Euskal Gizataldeekin Harremanetarako Zuzendaritzako aholkularia, Finlandian dauden egunotan, Eusko Jaurlaritzako ordezkari gisa AEMI-Migrazioen Europar Elkarteko bilera orokorrean parte hartzeko. Atzo hasi zen topaketa eta iganderarte luzatuko da, baina euskaldunek lortu dute jada emaitza onik: Eusko Jaurlaritza elkarteko kide gisa onartua izan da.

Erabakia aho batez hartu zuen batzordeak, 'Immigraziotik integraziora' izeneko mintegiaren barruan. Euskal ordezkariek Jaurlaritza egiten ari den datu historikoen bilketa lana azaldu zieten gainerako partehartzaileei. Benan Oregik eta Joseba Arregui emigrazioa berriki euskal kurrikulumean sartu izanaren garrantzia azpimaratu zuten. Euren hitzaldia interes handiarekin hartu zuten bertan bildutakoek.

Emigrazioaren Euskal Museoa

AEMI emigrazio historikoa aztertzen duten europar erakunde, museo eta fundazioen elkartea da. Bertan emigrazio historiakoaren sorburu izan diren 20 herrialdek dure ordezkaritza. Hau Eusko Jaurlaritzak bilera honetan parte hartzen duen bigarren aldia da: iaz Benan Oregi eta Joseba Arregui Kroazian egin zen bileran parte hartu zuten, elkarteak espreski gonbidatuta. Foro honetako kide bihurtzea oso garrantzitsua da, batez ere datozen urteetan Jaurlaritzak sortu nahi den Diasporaren Euskal Museoaren diseinu eta antolakuntzaren aldetik eredu eta ideiak jasotzeko gune ezinhobea izango delako.


Lotura interesgarriak

AEMIren webgunea
www.aemi.dk

Euskal ordezkaritza AEMIren 2006ko bileran
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko irailaren 28an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia