euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Migrazioei eta Diasporari eskainitako Udako Ikastoaren bigarren eta azken eguna gaur Azkoitiko Intsausti Jauregian

2018/07/13

PUBLIZITATEA

Azkoitia, Gipuzkoa. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile eta, EHUrekin batera Azkoitiko Udala eta RSBAP Euskalerriaren Adiskideen Elkartea lankide, atzo osteguna goiz-arratsaldeko saioekin egin zen Azkoitiko Intsausti Jauregian -- RSBAPeko egoitza berau-- "Migrazioa eta Mugikortasuna kanpoan den euskal komunitatean" izeneko Udako Euskal Ikastaroko lehenengo saio-eguna. Elkarte partaideen aurkezpen hitzaldien ondoren, Oscar Alvarez Gila historialariak egin zuen lehenengo berbaldia, eta ondoren mintzatu ziren Xosé Manoel Núñez Seixas, Galiziako esperientziaz, Imanol Galdos Boiseko ereduaz, eta Catalina Uzcanga migratuen eta itzulitakoen datuez, eguna mahai inguru batekin bururatzeko. Gaurkoan Madrilgo Elcano Erret Institutuko eta Jaurlaritzako Gazteria sailburuordetzako ordazkariak mintzatuko dira, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren azken hitzaldiarekin amaitzeko.

Hona gaur ostiralerako egitaraua:

-09:30 - 10:30 “Europako Heagoaldeko emigrazio berria”

Carmen González Enríquez Elcano Erret Institutua / Real Instituto Elcano - Ikertzaile nagusia

-10:30 - 11:30 “Kanpoan den euskal gazteria”

Marcos Muro Nájera Eusko Jaurlaritza Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

-11:30 - 12:00 Geldiunea

-12:00 - 13:30 Eztabaida, galderak eta gogoetak

-13:30 - 14:00 Ikastaroaren amaiera. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak emango dio amaiera ikastaroari

Maria Angeles Elorza Zubiria Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia