euskal diaspora eta kultura
2010/01/25
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Bilboko Euskalduna Jauregia izango du egoitza hiriburu bizkaitarrean irailaren 29tik urriaren 2-3ra arte luzatu den AEMIren (Association of European Migration Institutions, Europar Migrazio Erakundeen Elkartea) 2010eko Urteroko Bilkurak. AEMIk 41 erakunde bazkide ditu, Europako hogeitik gora herrialdeetakoak, eta baita ere, bazkide elkartu gisa, Brasil, Kanada, AEB eta Australiako beste zenbait kide.
"Migrazio Azterketak eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)" da aurtengo saioetarako hautatutako gaia eta, beraz, gai horri buruz ponentzia edo aurkezpenik egin nahi dutenek maiatzaren lehenera arte egin ahal izango dute, beti ere dena delakoa postaz Benan-Oregi@ej-gv.es helbidera bidaliz.
AEMI osatzen duten erakunde gehienak herrialde edo gizatalderen bateko migrazio ondarea jasotzen duten museoak, ikerlanetan ari diren institutuak eta ikasketa eta dokumentazio guneak dira. Euskal kasuan, Eusko Jaurlaritza, bere momentuan euskal emigrazioaren museo eta ikerketa zentroa sortzeko asmoaren gibeletik sartu zen (geroztik ekimen hura behin-behingoz alboratu egin zen) eta kide da 2007tik hona, kide aktibo izan ere, 2010eko Bilkura hau antolatzeko ardura hartzeak adierazten duenez. Kanpo Harremanetarako teknikari den Benan Oregi Iñurrieta izan du hasieratik ordezkari.
-AEMIren webgunea: www.aemi.dk
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus