euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Migrazioa eta Mugikortasuna kanpoan den euskal komunitatean" aztergai ostegun-ostiral honetan EHUko Uda Ikastaroetan

2018/07/09

PUBLIZITATEA

Azkoitia, Gipuzkoa. Kanpoan den euskal komunitate osora nola hurreratu --komunitate historikora zein egungo diaspora berrira-- eta alor honetan mugitu eta politikak garatzeko osagai, baldintza, jakingarri eta ekarpenak aipatu, landu eta mahaigaineratuko ditu ikastaro honek, Euskal Herriaren eta bere Diasporaren arteko lankidetza eragin eta elkarren aurrerabidea bultzatzeko bideak arakatuz, tartean euskal gazte atzerriratuei euren egoera berrietan nola lagundu, nola gorde hobekien harremana alor guztietan Euskal Herriaren eta kanpoko bere seme-alaben artean, itzulera politikak, komunikazio eta adierazpen plangintzak...

EHUrekin batera, ikastaroko antolatzaile dira Eusko Jaurlaritza (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza), Euskalerriko Adiskideen Elkartea eta Azkoitiko Udala.

Ikastaroko zuzendaria, berriz, Gorka Alvarez Aranburu da, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Eusko Jaurlatitzan. Irakasle izango dira: Oscar Alvarez Gila, Imanol Galdos Irazabal, Carmen González Enríquez, Marcos Muro Náajera, Marian Elorza, Gorka Alvarez Aranburu, Xosé Manoel Núñez Seixas, Pedro J. Oiarzabal eta Caralina Uzcanga Lacabe,

Ikastaroa Azkoitiko Intsausti Jauregian garatuko da, gazteleraz, eta Unibertsitateko ikasleentzat 20 orduko balio akademikoa izango du. Matrikularen xehetasunak, hemen.

Ikastaroari buruzko informazio osoa hemen topa daiteke (pdf).

PROGRAMA

Osteguna, uztailaren 12a

-09:30 - 10:15 Aurkezpena: Azkoitiko Udaletxeko, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko eta Eusko Jaurlaritzako karguen harrera eta parte hartzea / Inauguración:

Breve intervención de los cargos del Ayuntamiento de Azkoitia, la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País (RSBAP) y el Gobierno Vasco

-10:15 - 11:15 “Diasporaren aurretik: kanpoko euskaldunak, kofradien, frontoien eta euskal etxeen artean / Antes de la diáspora: los vascos del exterior, entre cofradías, frontones y euskal etxeak”

Oscar Alvarez Gila Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco - Ameriketako Historiako Irakasle titularra / Profesor titular de Historia de América

-11:15 - 11:45 Geldiunea

-11:45 - 12:45 “Galiziako diaspora berriak eta zaharrak: ‘Galizia de alén mar’-etik Galizia globalera / Nuevas y viejas diásporas gallegas: De la ‘Galicia de alén mar’ a la Galicia global”

Xosé Manoel Núñez Seixas Santiago de Compostela-ko Unibertsitatea / Universidade de Santiago de Compostela - Historia Garaikide Katedraduna / Catedrático de Historia Contemporánea

-12:45 - 13:45 “Los tres pilares en el análisis del nuevo paradigma de las presencias (diásporas) vascas en el siglo XXI: Emotividad, realismo y efectividad / XXI. mendeko euskal presentzien (diasporak) paradigma berriaren analisiaren hiru oinarriak: Hunkiberatasuna, errealismoa eta eraginkortasuna”

Imanol Galdos Irazabal Donsotiako Udala / Ayuntamiento de Donostia / San Sebastián - Donostia Kulturako zuzendariordea / Subdirector de Donostia Kultura

-13:45 - 15:30 Geldiunea

-15:30 - 16:30 “Euskal mugikortasuna kanpoan: bere ez egotearen ikusgaitasunik bere egotearen ikusezinera eta aldibereko presentziara eremu digitalean / Movilidad vasca en el exterior: de la visibilidad de su ausencia a la invisibilidad de su presencia y a la copresencia digital”

Pedro J. Oiarzabal Deustuko Unibertsitatea / Universidad de Deusto - Especialista en Migraciones y Diásporas
Catalina Uzcanga Lacabe Deustuko Unibertsitatea / Universidad de Deusto - Especialista en Migraciones y Diásporas

-16:30 - 18:00 Mahai ingurua: “Mahai ingurua eta eguneko ondorioak / Mesa redonda con los ponentes”

Gorka Álvarez Aranburu Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Director para la Comunidad Vasca en el Exterior (Moderatzailea)
Oscar Alvarez Gila Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco - Profesor titular de Historia de América
Imanol Galdos Irazabal Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia / San Sebastián - Subdirector de Donostia Kultura
Xosé Manoel Núñez Seixas Santiago de Compostela-ko Unibertsitatea / Universidad de Santiago de Compostela - Catedrático de Historia Contemporánea
Pedro J. Oiarzabal Instituto Pedro Arrupe (Deustuko Unibertsitatea / Universidad de Deusto) - Especialista en Migraciones y Diásporas
Catalina Uzcanga Lacabe Instituto Pedro Arrupe (Deustuko Unibertsitatea / Universidad de Deusto) - Doctora en Estudios Internacionales e Interculturales

Ostirala, uztailaren 13a

-09:30 - 10:30 “Europako Heagoaldeko emigrazio berria / La nueva emigración desde Europa del Sur ”

Carmen González Enríquez Elcano Institutu Erreala / Real Instituto Elcano - Investigadora principal

-10:30 - 11:30 “Kanpoan den euskal gazteria / Juventud vasca en el exterior”

Marcos Muro Nájera Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gazteriako sailburuordea / Viceconsejero de Empleo y Juventud

-11:30 - 12:00 Geldiunea

-12:00 - 13:30 Eztabaida, galderak eta gogoetak / Coloquio, preguntas y reflexiones.

-13:30 - 14:00 “Ikastaroaren amaiera / Clausura del curso. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia Marian Elorzak emango dio amaiera ikastaroari / El curso será clausurado por la Secretaria General de Acción Exterior del Gobierno Vasco, Marian Elorza”

Maria Angeles Elorza Zubiria Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia / Secretaria General de Acción Exterior



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia