EuskalKultura.com. XIX. mende hondarrean AEBetako Los Angeles eta Santa Barbara artean bizi izan zen Miguel Leonis lapurtarra mito eta legenda bilakatu da Kalifornia hegoaldeko partean. Buruzagi indio baten alabarekin ezkondua, Leonis kanboarra zaldi gaineko gizon-talde armatu bateko buru bilakatu eta bere legea ezarri zuen hainbat urtez Santa Barbara hegoaldeko arrantxu-eremuetan. Gaur egun Leonis izena daraman elkarteak (Leonis Adobe Association) haren Calabasasko arrantxu-etxea eraberritu eta museo gisa zabaldu du eskualdeko ondarean interesatutako bisitarientzat.