euskal diaspora eta kultura
2011/05/02
PUBLIZITATEA
Montreal, Quebec. Biarritzeko Oldarra gizonezkoen koruko kideak Quebec hirian dira gaur, Atlantikoz bestalde ekarri dituen kontzertu bira laburrari ekiteko prest. Gaur bertan egingo dute lehen emanaldia, Amerika Frantsesaren Elizan. Quebec-eko Musika Klub-ak antolatu du ekitaldia eta bertan biltzen den dirua kultur elkarte honen jarduna laguntzeko erabiliko da. "Jende asko etortzea espero dugu, dirua musikaren alde erabiliko delako", azaldu dio EuskalKultura.com-i koruko kantari eta idazkaria den Jean-Michel Graciak.
Asteazkenean hitzordua Quebec-eko Grand Theatre delakoan izango da. "Kontzertu oso garrantzitsua da guretzako, antzokiaren aurtengo musika denboraldia ixteko gonbidatu gaituzte eta", dio Graciak.
Montrealen ere
Ostegunean taldeko 20 kantariak, Iñaki Urtizberea zuzendariarekin eta bidaide etorri diren dozena bat lagunekin batera, Montreal hirira etorriko dira. Montrealetik gertu dagoen Repentigny hirian emango du Oldarrak azken kontzertu ofiziala, Garbikundearen Elizan (445 Notre Dame). Esan beharra dago Quebec-eko Euskal Etxeak, Euskaldunak elkarteak, hiri honetan duela egoitza eta Oldarrako kideak elkartea ezagutzeko irrika dutela eta, hala lotzen badute, bertako euskaldunentzako emanaldi berezi bat eskainiko dutela.
"Badakigu inguru hauetan euskaldun asko direla, eta gure emanaldietara etortzea espero dugu. Aukera izanez gero eurentzako bereziki abestea gustatuko litzaiguke. Zinez, euskaldunak dauden edozein herrialdetan gustura kantatuko genuke!", dio Graciak.
Bira honetan Oldarrako kideak euskal eta frantses kantuak eta kantu erlijiosoak eskainiko dituzte.
-Oldarra abesbatzaren webgunea, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus