euskal diaspora eta kultura
2008/09/01
PUBLIZITATEA
Miami, AEB. Miamiko Euskal Etxean aktibitateak nabarmen gora egin du azken hilabeteetan eta biziberritze horren adibide dira elkartearen webgune propioaren sorrera eta azken ekitaldi sozialak. Jarduera horietako bat izan zen duela gutxi elkarteak egin zuen San Ignazio eguneko jaia, Bizkaia eta Gipuzkoako patroiaren omenez. Ekitaldia euskal etxearen egoitzan egin zuten eta elkarteko lehendakariorde Boni Guenetxea gernikarrak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, lagun asko bildu zituen.
Jaian elkarteko kide eta lagunek afari informal bat dastatzeko aukera izan zuten eta ondoren elkarteko lehendakari izandako Jose Mari Belaustegui zenari omenaldia egin zioten, Euskal Herria irudikatzen zuen eskultura bat emanez bere senitartekoei. Bestalde, Boni Guenetxeak azpimarratzen duenez, bilkura honetan elkarteak datorren ikasturtean euskara eta euskal dantzak emango dituzten bi irakasleak aurkeztu zituen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus