euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miamiko Euskal Etxeak diru-bilketa festa egingo du igandean Bakioko Joseba Andoni mutikoari laguntzeko

2013/11/27

Musika zalea da Joseba Andoni gaztea (argazkia Larrazabal familia)
Musika zalea da Joseba Andoni gaztea (argazkia Larrazabal familia)

PUBLIZITATEA

Miamiko Euskal Etxeak jo eta su darrai Joseba Andoni Larrazabal Bakioko zortzi urteko mutikoari laguntzeko kanpainarekin. Gazteak istripua izan zuen txikitan --itotzeko zorian egon zen-- eta horrek garunean kalteak eta garapenean atzerapena eragin zizkion. 2007an familia Miamira joan zen bizitzera, tratamendu berezi bat jarraitzeko, eta euskal etxeko kideak dira. Orain, Joseba Andonik ama-zelulekin egiten den terapia garesti baten beharra du eta elkarteak kanpaina jarri du abian dirua biltzen laguntzeko. Igandean festa egingo dute dohaintzak jasotzeko, baina Miamitik kanpo lagundu nahi dutenek euskal etxearen webgunean ere eman dezakete diru-laguntza.

Miami, AEB. Miamiko Euskal Etxea ekitaldi berezia antolatu du igande honetarako, horrekin Joseba Andoni Larrazabal mutikoaren aldeko kanpaina sustatzeko asmoz. Umeak istripu larria izan zuen hamaika hilabete zituenean eta piszina batean itotzear izan zen. Horrek ondorio larriak utzi zizkion: garunean kalteak, garapenean atzerapena eta konbultsioak. 2007an familia Floridara joan zen bizitzera, umeak hango Miami Children's Hospital-ean tratamentu berezia jasotaseko. Harrezkero Joseba Andoni, haren anaia Enaitz, Eneritz ama, izeba, amona eta lehengusuak, denak, Miamiko Euskal Etxearen parte eta kide bilakatu dira. 

Joseba Andonik zortzi urte bete ditu aurten eta Miami Children's Hospital-eko programatik kanpo geratu da. Hori dela eta familiak beste bide bati ekitea erabaki du eta ama-zelulak baliatzen dituen tratamentu berri bat hasi nahi du. AEBetako zenbait hospitaletan abian da biode berri hau eta emaitza oso onak ari omen da izaten. Arazoa zera da, tratamentu oso garestia dela eta aseguruek ez dutela ordaintzen. Hori dela eta, Miamiko Euskal Etxea laguntzea erabaki du eta abian jarri du diru-bilketa kanpaina.

Joseba Andoni 3

[Joseba Andonik garapenean laguntzeko terapia berezi bat egin dut azken urteotan Miami Children's Hospital-en. Zortzi urteko mutiko alaia da, bere amaren esanetan, baina hiru urteko baten adimen-garapena du. Zazpi urteko anai gaztea, Anaitz, da bere lagun minena eta sostengu nagusia (argazkia Flia. Larrazabal)]

Duela bi aste hasi zen kanpaina, eta harrezkero buru belarri dihardute Miamiko euskaldunek ekimenean lanean. Igandean, abenduaren 1ean, cocktail bat egingo dute eta bertaratzen direnek kanpainarako dohaintzak egin ahalko dituzte.

Festa Angulo familiaren etxean egingo da, elkarteko Boni Guenetxeak aditzera eman duenez. Kanpainarako dirua ematen dutenek Gabonetako saskiaren zozketarako ticketa eta loteria eskuratuko dituzte.

Bertara joan ezin, baina hala ere guztiz ere lagundu nahi dutenek, Miamiko Euskal Etxearem webgunean egin dezaketa dohaintza. Joseba Andoni Larrazabalen aldeko kanpainari buruzko informazio osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia