euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miamiko Euskal Etxeak 1.500 dolar bildu zituen Joseba Andoniren tratamenturako San Valentin eguneko festan

2014/02/19

Miamiko Euskal Etxeko kideak eta lagunak gorriz jantzita joan ziren festara. Irudian, emakumeen talde argazkia (argazkia Miami EE)
Miamiko Euskal Etxeko kideak eta lagunak gorriz jantzita joan ziren festara. Irudian, emakumeen talde argazkia (argazkia Miami EE)

PUBLIZITATEA

Miamiko Euskal Etxeak gogotsu darrai Joseba Andoni mutikoari laguntzeko kanpainarekin eta iragan igandean, otsailaren 16ean, jarduera berri bat egin zuen haren tratamentua ordaintzen laguntzeko dirua biltzeko. San Valentin egunaren aitzakian, elkarteak festa egin zuen eta ia 1.500 dolar bildu zituen. Mutiko bakioarrak istripu larria izan zuen hamaika hilabete zituenean eta harrezkero garapen arazoak ditu. Miamin bizi da 2007az geroztik, eta familia euskal etxearen parte da.

Miami, AEB. Pozik agertu da Miamiko Euskal Etxea iragan otsailaren 16ean antolatu zuen San Balendin eguneko festak izan zuen arrakasta dela eta. Ekimenak elkartasun aldea ere izan zuen eta bertan bildutako dirua Joseba Andoni Larrazabal mutikoari laguntzeko erabiliko da.

Bakiotar gazteak istripu larria izan zuen 11 hilabete zituenean (piszina batean itotzeko zorian egon zen). Harrezkero garapen arazoak ditu eta tratamendu berezia jaso du Miamin 2007az geroztik. Orain, baina, tratamendu berria hasi du eta hori ordaintzen laguntzeko Euskal Etxeak diru-bilketa kanpaina jarri du abian.

Euskal Etxea Miami San Valentin 2014

[Joseba Andonik musika eta bereziki rocka atsegin ditu eta festan asko disfrutatu zuen (argazkia MiamiEE)]

Euskal Etxea Miami San Valentin 2014 2

[Paella dastatzeko irrikaz! (argazkia MiamiEE)]

San Balendin eguneko festa ahalegin horretan beste pauso bat izan zen eta emaitza oso ona izan zuen, gainera. Bertan egin zen zozketan 1.455 dolar bildu ziren Joseba Andonirentzat, eta, orohar, ekimenaren helburu bereziak giro aparta sortu zuen.

Elkarteak eskerrak eman dizkie jaian lagundu zuten bazkide eta lagun guztiei, horien artean bereziki Mikel Urrutia sukaldariari, Agnés eta David bikoteari, Pepe Gutierrez eta haren emazte Palomari (zozketako saskiko urdaiazpikoa oparitu zuten) eta festa egiteko etxeko ateak zabal-zabalik ireki zituzten Jaime eta Susan Angulori.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia