euskal diaspora eta kultura
2009/02/18
PUBLIZITATEA
Miami, AEB. Miamiko Euskal Etxeak afaria egin zuen joan den otsailaren 11ean elkarteko kide batzuekin eta Miami Jai Alai frontoian aritzen diren euskal pìlotari gazte talde batekin. Pilotariak J. Ramón Arrasate, 'Arra'rekin etorri ziren Txoko Alai elkartera. Arra pilotari ohia da eta euskal etxeko lehendakariordea den Boni Guenechearekin hainbat frontoietan ibili ostean egun Miami Jai Alaiko intendente lanetan aritzen da. Afarian zehar elkarteko kideek bazkidetza berritzeko aprobetxatu zuten, azaldu dio EuskalKultura.com-i Guenechea gernikarrak.
Elkarteko arduradunak pozik agertzen dira azkenaldian elkartean egiten ari diren jarduerekin. 'Badirudi denbora eta gogo aldetik lan asko inbertitu dugun urte baten ostean, interes gero eta gehiago ikusten ari garela', gehitu du Guenecheak. 'Zalantzarik gabe lortuko dugu gure komunitatearen interesa piztea eta areagotu egingo dugu behin txoko pribatua izan zena, AEBetako hegoekialdean Euskadiren ordezkari izango den egoitza bihurtuz'.
Euskara klaseak martxoan
Miamiko Euskal Etxeak euskara eskolak datorren martxoan hasiko direla iragarri du, Boga programa erabiliz, Euskal Etxeko 'KulturToki' delako gune berrituan. Erabakitzeke dago asteko zein egunean izango diren eskolak, baina badirudi asteazkenetan izan daitekeela, 6etatik 9etara, beti ere irakasleak dioenaren arabera. Miamiko Euskal Etxeko bazkide izateko urteko 30 dolarreko kuota ordaindu behar da, gizabanakoen kasuan, eta 40koa bikote eta familienean. 65 urtetik gorakoek bazkidetza doanikoa da, baina dena den fitxa bete beharra daukate. Informazioa gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi e-maila hona.
[Boni Guenechea, Miamiko Euskal Etxeko lehendakariordea (ezkerrean), Tito Bilbao, bakiotarren semearekin, eta haren emazte Magalisekin (argazkia MiamiEE)]
[Miami Jai Alai frontoiko pilotariak J. Ramon Arrasate frontoiko intendentearekin eta Tomas Urbistondo, euskal etxeko bazkide eta 'chef ofizialarekin' (argazkia MiamiEE)]
[Pilotari gehiago eta Euskal Etxeko lagun gehiago Txoko Alaien otsailaren 11an egin zen elkarretaratze eta afarian (argazkia MiamiEE)]
Irudi gehiago gure Argazki Galerian, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus