euskal diaspora eta kultura
2011/05/20
PUBLIZITATEA
Miami, AEB. Miamiko Txoko Alai Euskal Etxeko kideek bilera egingo dute gaur arratsaldean Miamiko Nazioarteko Aireportuko ordezkari den Ernesto Rodriguezekin. Bileraren helburua Floridako euskal komunitateari Miami eta Bilbo lotuko dituen zuzeneko hegaldia abian jartzeko egitasmoaren berri ematea da. Euskal Etxeko Boni Guenecheak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, Bilboko eta Miamiko aireportuak lotzeko elkarrizketak izan dira, eta horietan parte hartzea izan dute Javier Souto Floridako senadoreak eta Bilboko Merkataritza Ganbarak.
Gaurko bileraren helburua hegaldi honen sorrerak euskal komunitatearentzat izan dezakeen interesa eta lor dezakeen sostengua aztertzea da. Hegaldia astean behin izango litzakete, udako sasoian, lau hilabetez. Sustatzaileen aburuz hegaldi honek Miami Euskal Herriarekin zein Espainiarekin eta Frantziarekin lotuko lituzke, turismoa suspertuz.
Euskal Etxeko arduradunek azaldu dutenez ekainean bazkari bat egingo da Miamiko Nazioarteko Aireportuan, proiektuaren berri gehiago emateko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus