euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mezua zuzendu dio Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Diasporari Euskararen Eguna dela eta

2015/12/03

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren mezua Diasporako gipuzkoar eta euskaldunei 2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna kari (ikus behean bideoa)
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren mezua Diasporako gipuzkoar eta euskaldunei 2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna kari (ikus behean bideoa)

PUBLIZITATEA

Azken urteotako ohiturari jarraituz bideo instituzionala egin eta zabaldu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak munduan barreiatuta dauden gipuzkoar eta euskaldunei, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta. Diasporako euskaldunei, dauden lekuan daudela euskarari egiten dioten ekarpena eskertu ondoren, "hizkuntz berdintasuna"ren kontzeptua aipatzen du, euskararen erabileraren ikuspegitik euskarak euskaldunen artean behar duen lekua egokia aldarrikatuz.

Donostia-San Sebastian. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) baliatu nahi izan du kanpoan bizi diren gipuzkoarrak beste behin gogoan hartu eta Diasporatik Euskal Herriari eta euskarari hain zuzen egiten dioten ekarria eskertu eta goraipatzeko.

Markel Olanol berak atzo arratsaldean eman zion Kike Amonarriz soziologo eta aurkezle ezagunari 2015eko Anton Abbadia saria, Foru Jauregian eginiko ekitaldi batean, izan ere euskarari hainbat arlotatik baina beti ere freskutasuna, umorea, jarrera baikorra, gaztea eta libertigarria lagun egindako ahaleginagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia