Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxetik, bertako Zuzendaritza Batzordeak hilero bezala bidali digu hilabete guztiz lehenengo igandearekin bat elkartearen egoitzan euskal etxeko hildako bazkide eta lagunen alde egiten den mezari buruzko informazioa.
Ekaineko mezari dagokionez, datorren igandean, ekainaren 7an gauzatuko da, ohi bezala, EEko lehendabiziko solairuko aretoan, goizeko 11etan, honakoen oroitzapenez: Eduardo Elvira Iñiguez, Francisco Ormaechea, Maria Teresa Echeandia de San Juan eta Begoña Gerrikaetxebarria de Azurza. Goian beude.