Mexiko DFtik garatzen du bere lana, bulego nagusia Bilbon daukan Doin Comunicacion-eko Ameriketako zuzendari gisa, euskal eta mexikar enpresa eta enpresari eta ekimenei sostengua ematen. Euskal jatorria duen emakume mexikar hau Euskal Herrira etorria da egun batzuetarako eta bertan mintzatu da Jon Mujikarekin, Deia egunkariak argitara eman duen elkarrizketan.
Donostia-San Sebastian. Laura Gonzalez de Artazaren lana informazioa, komunikazioa landu eta ekimenak garatu nahi dituztenei tresnak eman eta laguntzea da, aukera berriak bilatuz eta zubilana eginez proiektuak abiarazi nahi dituztenentzat Mexikon zein Euskal Herrian.
Egunotan Euskal Herrian ibili delarik, Doin bere enpresak Bilbon duen bulego nagusia bisitatzen, elkarriketa egin dio Deia egunkariko Jon Mujika kazetariak. Hemen irakur daiteke, gaztelaniaz.
Harremanetarako:
Laura González de Artaza
Directora DOIN Comunicación América
Paseo de la Reforma 107 Ofic. 602
Col. Tabacalera
06030 México, D.F.
Tel. +52 55 52085886 / +52 55 55141163
Cel. +52 1 5527498261
laura@doincomunicacion.mx
Skype: laura.gonzalez.de.artaza
www.doincomunicacion.mx