Miami, AEB. Zeru Taldeak bi jatetxe ospetsu ditu Mexiko Hirian, bata San Angel auzoan eta bestea Lomas de Chapultepec-en. Orain AEBra egin dute jauzi Zeru Miami inauguratuz, AKA hotelaren beheko solairuan, Brickell auzo entzutetsu erdigunean. Euren goiburuei jarraiki, "benetako euskal eta mediterranear sukaldaritza" agintzen dute bertan, eta "maila goreneko esperientzia gastronomikoa". "Mozkinik onenak, sukaldaririk onena eta zerbitzurik onena", ziurtatzen dute.
Israel Aretxiga da Zeru taldeko sukaldari nagusia. Miamiko jatetxean Gaby Guitrón sukaldaria jarri dute bertako buru, lehenago Zeru Lomaseko sutegien arduraduna zena. Eta pozik agertu da erronka berriarekin. “Benetakotasuna da Miami Zeruk duen lokarria, tradizioak eta berrikuntzak bat egiten duten lekua”, esan du Floridatik. Bertan lankide, Alejandro Moredia da Zeru Miamiko gerente nagusia da, eta irekiera hau erronka dibertigarria dela dio, bertako kulturara eta bezeroen gustuetara egokitzeko beharra baitakar.
Zeru Miamiko webguneak, jatetxeak jangela argitsua eta diseinu garaikidekoa duela dio, baita taberna zabal bat eta landare ugari bere terraza handian, 180 lagunentzako edukierarekin. Sukaldea irekia da eta ekimenaren bihotza "jatetxeko edozein tokitatik ikus baitaiteke elikagaiak nola prestatzen diren". "Kartan, osagai nabarmenenak itsaskiak dira. Eta euskal erretegietako teknika tradizionalak erabiltzen dituztela, eta osagai onenak, benetako zaporeen esperientzia gastronomiko paregabea sortzeko", iragartzen du.
-Webgunea: https://zerumiami.com
-Facebook: https://www.facebook.com/zerumiami
-Instagram: https://www.instagram.com/zerumiami