euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikon, Cancun-ek euskara klaseak hasiko ditu datorren irailaren 28an, Tzolk'in Kultura Etxearen eskutik

2010/09/15

Cancungo euskara klaseak iragartzen dituen afixa
Cancungo euskara klaseak iragartzen dituen afixa

PUBLIZITATEA

Eskolak irailaren 28an hasiko dira, astero astero astearte eta ostegunetan Jose Ignacio Izagirrek emanik eta Cancungo Tzolk'in Kultur Etxearen eskutik. Cancungo herriari eskaintza hau egiterakoan, antolatzaileek bertan maia hizkuntzak duen anfitrioi izaera azpimarratu dute, adieraziz klaseok bertako hizkuntz aberastasunari eta aniztasunari eginiko ekarpena direla eta maia hizkuntzak eta hiztunek balia dezaketela euskararen ezagutza eta eskarmentua urrats berriak emateko euren egoera eta aurrerabidean.

Cancun, Mexiko. Eskolak irailaren 28an, asteartea, hasiko dira, eta hortik aurrera astero astearte eta ostegunetan gauzatuko, arratsaldeko seietatik zazpiak arte.

Aretoari dagokionez 'El Pábilo' kafeliburutegiaren 'Denboraren Aretoa' delakoan izango dira.

-Xehetasun eta jakingarri guztiak, hemen.
-Emaila: cce.tzolkin@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia