Uda hemen da eta ikasturte bat amaitu bada ere, udan bertan eta uda amaitutakoan ere ikastaro eta eskola berriak ematen segituko du UNAMek. Izan ere,UNAMek (Universidad Nacional Autonoma de México) aditzera eman berria du datorren sehileko honetan eskainiko dituen Euskara eta Euskal Kultura eskolak, Haizea Elizondo Gorroño irakasle. Eskolak CELEn ematen ditu Etxepare Euskal Institutuko irakurleak.
Mexiko Hiria, Mexiko. Etxepare Euskal Institutua lagun UNAM unibertsitate mexikarrak bere baitango CELEren bidez (Centro de Enseñanza de Lenguas Extranjeras) datorren sehilekorako plazaratuko duen Euskara eta Euskal Kultura alorreko eskaintza kalean da dagoeneko. Ikastaroak lizentziatura eta graduondoko ikasleei daude zuzenduta, baita akademia munduko eta UNAMeko gainerako langile eta interesatuei, eta orohar batxillergo ikasketak dituen publiko interesatuari.
Hauexek dira eskaintzaren xehetasunak:
Euskara eskolak: astean 3 ordu
- 1. maila:
Astearte eta ostegunetan 15:00 a-16:30 CEPEko 6. aretoan
Izena ematea: Online egin daiteke www.escolar.cele.unam.mx webgunean, bertan adierazten diren jarraipideei erreparatuz.
Lehenengo eguna, abuztuaren 8a
- 3. maila:
Asteartero 16:30etatik 18:30etara eta etxerako lanak (astean 60 min)
CEPEko 6. gelan
Izena emateko: Idatzi lenguayculturavascaunam@gmail.com
Lehenbiziko eguna: abuztuaren 8a
- Euskal Kultura: bi ordu astero (gaztelaniaz)
Ostiralero 11etatik 13era CELEko 209B gelan
Izena emateko: abuztuaren 2. astean
lehenbiziko eguna: abuztuaren 11
-Irakaslea: Haizea Elizondo Gorroño
-Argibideak: lenguayculturavascaunam@gmail.com
-Webgunea, hemen