euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Loteria Nazionalak hiriburuko euskal jatorriko Danubio jatetxeari eskaini dio aste honetako zozketa

2021/11/01

Mexiko Hiriko Barruti Historikoko Danubio jatetxea eta Loteria Nazionalak eskaini dion loteria txartela
Mexiko Hiriko Barruti Historikoko Danubio jatetxea eta Loteria Nazionalak eskaini dion loteria txartela

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexikoko Loteria NazionUnalak bat egin nahi izan du Mexiko hiriburuko euskal jatorriko Danubio jatetxearen 85. urteurrenarekin eta azaroaren 2an jokatuko den zozketako txartel guztietan jatetxearen logoa eta aurrealdearen argazki bat ezarri du irudi nagusi legez. Gogora dezagun, jatetxea 1936an hasi zutela Jose Aranguena eta Victor Amundarain bizkaitarrek euskal gastronomiari erakuslehio berri bat emanez Mexikon. Izenari dagokionez, negozioa traspasoan hartu zuten, eta ez zioten aldatu aurretik zegoen gargardotegi alemanaren izena, Danubio.

Ondoko 85 urte hauetan jatetxea zinez sendotu da eta aldaketa handirik gabe eutsi die bere plater eta ezaugarri batzuei, belaunaldiak pasatzen joan ahala Marta zabaldu eta nazioartekotuz. Istorio luzea labur eginez, Jose Aranguenak bere iloba Jon Mirena ekarri zuen 1947an eta fundatzaileak Euskal Herrira erretiratu zirenean bera gelditu zen buru, oro har mende erdi baino gehiago emanik bertan. Lekua "Mexiko Hiriko barruti historikoko jatetxe famatu eta ezagunenetako bat" da, tradizionala eta arrain eta itsaskietan espezialdua, eta Danubioren weba berak aitortzen duenez, Anton Vidasolo eta Mikel Arruti bertatik pasatutako chefak dira.


Elkarrizketa egungo kudeatzaile Rafael Armesto Odriozolarekin jatetxearen ibilbideaz, 85. urtebetetzea dela-eta (2021). 'Reencuentro con México' saioko Juan Manuel Rentería solaskide

Danubio Mexikoko Loteria Nazionalean

Loteria Nazionalak bat egin nahi izan du 85. urtebetetze honekin eta jatetxearen aurrealdeko argazki bat kokatu du azaroaren 2ko zozketako txartel guztietan. Hiru milioi 400 mila dezimo (cachito deitzen zaie hemen) inprimitu dira eta horietako bakoitza 30 pesoan saltzen da, sari nagusia 212 milioi pesoko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia